100+25 Boss eta Mikel Urdangarin urteurrenak elkarrekin

  • 100/25 BOS – Mikel Urdangarin musikan bere 25. urteurrenaren baitan garatzen ari den proiekturik garrantzitsuena da.
  • Bilbao Orkestra Sinfonikoaren mendeurrena ospatzeko ekintzen artean dago.
  • Urdangarinen abesti esanguratsuenetako batzuk orkestrara egokitzea, Bilbao Orkestra Sinfonikoak interpretatzea, zenbait kontzertu egitea eta disko bat grabatzea dira proiektuaren ardatz nagusiak.

Mikel Urdangarinek 100/25 BOS – Mikel Urdangarin proiektua aurkeztu du gaur goizean Euskalduna Jauregian. Alboan izan ditu Lorea Bilbao, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol diputatua; Ibon Aranbarri, Bilbao Orkestra Sinfonikoaren zuzendari nagusia; eta proiektuan parte hartzen duen taldearen kideetako batzuk: Bingen Mendizabal, Urdangarinen kantuen orkestrarako moldaketen arduraduna; eta Iker Sánchez Silva, proiektu honen barruko kontzertuetan orkestra zuzenduko duena.

Proiektu hau kantautore zornoztarra bere 25 urteko ibilbide musikala ospatzeko aurten egiten ari den jardueren artean kokatzen da eta garrantzitsuena da. Hain zuzen ere, Bilbao Orkestra Sinfonikoaren mendeurrenarekin bat egiten duen urte berean. Elkarrekin disko bati forma emango diote eta hainbat kontzertu egingo dira.

Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol diputatu Lorea Bilbaok, erakundearen izenean ekitaldiari ongietorria egin dionak, bere sailak proiektu honi emandako babesa azpimarratu du, euskal kulturari ematen dion balioagatik: “Proiektu berezia da. 25 urteko ibilbidea duen kantariaren eta 100 urte dituen gure orkestraren talentu sendoaren erakusgarria izango da egitasmoa. Euskal musikaren bi erreferente alkartuta, eskuzabaltasunez eta profesionaltasunez beren talentua eta esperientzia batu eta herritarroi, guztion gozamenerako, aparteko esperientzia bat eskainiz. Bizkaiak munduan dituen bi enbaxadore bikain beraien urteurrena ospatzen ari dira, eta euren lanari esker, guztiok dugu eurakaz batu, kontzertuetara joan eta 100 eta 25 urteak merezi daben moduan ospatzeko aukera. Beraz gonbidatu gura dodaz herritarrak zein bisitariak kontzertuetara joan eta benetan berezia izango den proiektu hau bizitzera”.

Bilbao Orkestra Sinfonikoarentzat ere oso urte berezia da aurtengoa, bere mendeurrena. Eta hau da mugarri garrantzitsu hau ospatzeko proiektuetako bat. Horrela, Ibon Aranbarrik, Bilbao Orkestra Sinfonikoaren zuzendari nagusiak, proiektu honi buruz honako hau adierazi du: “Bilbao Orkestra Sinfonikoarentzat Mikel Urdangarinekin disko hau grabatzea gure mendeurrena ospatzeko ekintza garrantzitsuenetako bat da. Euskal musika garaikidearen ordezkari handienetako batekin lankidetzan aritzea harro egoteko modukoa da, are gehiago musikari eta konpositore honen 25 urteei gure mendeurrenaren ospakizuna gehitzen badiegu”.

+ Leer más

Berba Lapiko fomentará la interculturalidad durante el mes de febrero

06/02/2025

Este mes de febrero, la iniciativa Berba Lapiko pondrá el foco en la interculturalidad, resaltando la riqueza que aportan las

Euskal Herria resuena al ritmo de Santa Águeda

05/02/2025

Ayer, como cada 4 de febrero, los cantos y el sonido de los bastones golpearon el suelo, llenando las calles

Zornotza Aretoa presenta el programa cultural de febrero a junio, con una variada oferta de teatro, música y danza

05/02/2025

El próximo viernes, 7 de febrero, el Zornotza Aretoa dará inicio a la nueva temporada cultural con una amplia oferta

Este sitio web utiliza cookies para mejorar su experiencia de navegación y asegurar el correcto funcionamiento del sitio. Al continuar utilizando este sitio, reconoce y acepta el uso de cookies.

Aceptar todo Aceptar solo las requeridas