- Amorebieta-Etxanoko Udalak eta Euskadiko Karate Federazioak lankidetza hitzarmena sinatu dute, 2025eko Euskadi Master lehiaketa udalerrian ospatzeko.
- Hala, Euskadi Master Karate Txapelketako Beteranoen 8. kopa egingo da Amorebieta-Etxanon datorren martxoaren 30ean eta maila ezberdinetako 140 kirolari baino gehiago batuko ditu.
Amorebieta-Etxanoko Udalak hitzarmena sinatu du Euskadiko Karate Federazioarekin (EKF/FVK), 2025eko Euskadi Karate Master Txapelketa udalerrian ospatu dadin. Lehiaketa karateka beteranoei zuzenduta dago eta Amorebieta-Etxanok horrelako txapelketa bat jasotzen duen lehen aldia izango da.
2025eko martxoaren amaieran ospatuko da eta 140 kirolari baino gehiago batuko ditu, Kata eta Kumite modalitateetan eta 35 eta 71 urte bitarteko hainbat kategoriatan banatuta. Ekitaldia Euskadiko Karate Federazioaren (EKF/FVK) araudiari jarraituz garatuko da.
Modalitateak eta kategoriak
Txapelketa bi modalitate nagusitan banatzen da: Kata eta Kumite. Katan, lehiakideak adin-tarte eta generoaren arabera taldekatuko dira, 35 urtetik 71 urtera bitarte. Kumite-n, kategoriak generoaren eta pisuaren arabera banatzen ditu parte-hartzaileak.
Kumiteko lehiaketa-sistema zuzeneko kanporaketa eta errepeska bidez egingo da; Katan, berriz, zozketa bidezko ligaxka bat egingo da. Parte hartzeko, kirolariek gutxienez gerriko urdina izan beharko dute, eta 2025eko federazio-lizentzia eduki beharko dute.
Txapelketari eta izen-emateari buruzko xehetasun guztiak aurrerago jakinaraziko dira.