24 aztarna berri aurkitu dira Amorebieta-Etxanoko hilerrian egindako indusketa lanen laugarren fasean

  • Azken honetan 21 gizon, 3 emakume, hezurtegi bat eta hobi komun berri bat aurkitu dira; azken hau oraindik induskatu gabe dago.
  • 2023an indusketak hasi zirenetik, guztira 127 gorpu berreskuratu dira.

Amorebieta-Etxanok urrats sendoak ematen jarraitzen du bere memoria historikoa berreskuratzeko bidean. Udal hilerrian egindako indusketen azken fasean, Aranzadi Zientzia Elkarteko taldeak 24 giza aztarna berri aurkitu ditu —21 gizon eta 3 emakume—, baita hezurtegi bat ere, behealdean hobi komun berri bat gordetzen duena eta laster ikertuko dena. Aurkikuntza hauekin, guztira 127 gorpu atera dira lurpetik.

2023ko abenduan lanak hasi zirenetik, indusketek pixkanaka argitu dituzte Gerra Zibilaren aztarnak Amorebieta-Etxanon. Lehen faseetan guztira 68 gorpu berreskuratu ziren, 2024ko udarako guztira 97ra iritsiz. Ibilbide honi aurkikuntza berezi bat gehitu zitzaion 2025eko maiatzean: euskal borrokalari baten identifikazioa.

Orain, azken fasean aurkitutako 24 aztarnekin, proiektua ikerketa berrietarantz doa. Hezurtegiaren eta azpian dagoen hobi berriaren aurkikuntzak lan-ildo berria irekitzen du, eta Aranzadik maiatzean hasiko duen kanpainan helduko dio ikerketa-bdie berri honi.

Aurkikuntza guzti horiei lotuta, herritarren batek Gerra Zibilean desagertutako senitartekoren bat izan dezakeela ustez gero, Gogora Institutuarekin harremanetan jartzeko deia egiten die Amorebieta-Etxanoko Udalak, DNA proben bidez identifikazioa errazteko.

Aurkikuntza bakoitzarekin, Amorebieta-Etxanok urte ilun haietan bizia galdu zutenen historia isildua berreraikitzen jarraitzen du, haien memoria duinduz eta nortasuna familietara hurbilduz.

+ Irakurri

Zabalik dago Amorebieta-Etxanoko Udalekuetan eta GaueroUDAN 2025 programan plaza baieztatzeko epea

2025/05/13

Gaurtik aurrera, maiatzak 13, Udalekuak eta GaueroUDAN 2025 programetan izena eman dutenentzako plazen berrespen-epea hasiko da. Izena emateko epea amaitu

Etorkizuneko mugikortasuna diseinatzeko herritarrei zuzenduriko inkesta bat jarri du abian Amorebieta-Etxanoko Udalak

2025/05/12

Amorebieta-Etxanoko Udalak mugikortasunari loturiko partaidetza prozesu bat jarri du martxan, herriko mugikortasunaren inguruko diagnosia osatzeko abiapuntu gisa. Horren bitartez, helburu

Hasi dira Nafarroa Zentrora sartzeko arrapala berria eraikitzeko lanak

2025/05/09

Amorebieta-Etxanoko Udalak hasiera eman die Jauregibarria kalean dagoen Nafarroa Zentrora sartzeko arrapala berri bat eraikitzeko lanei. Proiektu honen helburu nagusia

This website uses cookies to enhance your browsing experience and ensure the site functions properly. By continuing to use this site, you acknowledge and accept our use of cookies.

Accept All Accept Required Only