Aurten Euskaraldiaren 2. edizioa izango da azaroaren 20tik abenduaren 4ra, eta AHOBIZI eta BELARRIPRESez gain ARIGUNEAK ere izango ditugu gure artean. Ariguneek, edo euskaraz aritzeko guneek, euskaraz hitz egiteko aukera bermatzen dute uneoro, eta Zornotza Mendi Taldea ere Arigunea izango da! Bestetik, heldu da momentua AHOBIZIEK eta BELARRIPRESTEK izena emateko eta Euskaraldian parte hartu nahi baduzue eta txapa jaso www.euskaraldia.eus webgunean izena eman dezakezue jada.
Horrez gain, herriko batzordeak kultur agenda bat prestatu du Euskaraldian zehar gauzatzeko, eta horien artean AZAROAREN 22an “AHOBIZI ETA BELARRIPRESTEN MENDI IGOERA BELATXIKIETARA” antolatu dugu. Segurtasun neurriak betetzeko, bakoitza nahi duen orduan aterako da, eta 12:00ak aldera talde argazkiak eteratzen egongo dira tontorrean herriko Euskaraldiko batzordekideak. Gogoratu mesedez segurtasun tartea gorde behar dela bizikideak ez direnekin eta maskarilla jarrita eraman behar duzuela, batez ere tontorrera heltzean.
Mendi igoerara etortzekoak bazarete ez da derrigorrean izena eman behar, baina nahi izanez gero ekintzaren izena/ordua, izen-abizenak eta telefono zenbakia bidali WhatsApp/dei bidez 688 836 894 telefonora edo zornotzarrak.euskaraldia@gmail.com helbidera (erabiliko da bertaratuko den jende kopurua aurreikusteko, eta arazorik balego abisatzeko).
Eskerrikasko eta bertan elkar ikusiko dugulakoan,
Zornotza mendi taldea.