Covid Euskadi Maker komunitatetik hasi zen ekimena eta orain Zornotzara ekarri nahi izan dute 12 zornotzarrek osatu duten talde baten bidez. ”Gure etxeetan dekoguzan 3D inpresorakaz, anbulategian eta herritarren zerbitzura dagozan pertsonen babeserako biserak sortzen ari gara”, esan digu talde honetako kide batek.
”Datorren asterako, Udaletxearekin elkarlanean, 350 unitate entregatuko doguz, anbulategi, etxez etxeko laguntza zerbitzu eta brigadako langileentzat”.
Zornotza 3D izeneko talde honen ekintza guztiz borondatezkoa da.