50 ZORNOTZAR INGURUK PARTE HARTUKO DUTE AURTEN HIRU HANDIAK 100 KILOMETROko LASTERKETAN

Zornotzatik 47 dorsal lortu dira, eta Zornotzakoak diren baina beste herri batzuetan bizi diren beste 3 kirolari ere izango dira irteeran. Hauen guztien artean hiru emakume ditugu. Horrenbestez, Zornotza lasterketa honetara korrikalari kopuru handiena bidaltzen duten herrien artean dago. Baina adi, aurreko urtean Zornotza bigarren geratu zen finisher kopuruan, Gasteizen atzetik, hau da, gure kirolari gehienek lasterketa bukatzea lortu zuten. Animo beraz eta eutsi gogor!! ZMT-ko kamisetak duzuenok erabili eta harro sentitu!!!

Aurten, 2016ean, URRIAREN 15ean ospatuko den 100 km-ko proba hau, aski ezaguna da gaur egun, Euskal Herri eta inguruetan. Izan ere, euskaldunontzat ikur diren hiru gailurrak igaro beharko ditugu Ultra-Traila bukatu ahal izateko. Ibilbidea Ondategi, Gorbeia, Ubidea, Otxandio, Urkiola, Anboto, Landa, Sierra Elguea, Urbia, Aizkorri eta Araia ditugu. Beraz, hurrengo asteburuan 15ean denok hitzordu bat daukagu mendiarekin, adiskideak eta familiakoak laguntzen edota proba burutzen.

HIRU HAUNDIAK proba duela urte batzuk sortu zen. Ez dakite ondo nori egokitu ideia ezta izena ere. Baina seguruenik, mendizale amorratu baten eskutik dator, erronka ulertezinak, gogorrak, sufrimenduz betetakoak baina baita pozgarriak ere maite zituen batetik. Horrexegatik, 1987. Urtean MANUEL IRADIER ELKARTE TXANGOZALEAk modu irekian antolatzea pentsatu zuen. Arrakasta ikaragarria izan zuen, mendizale asko animatu ziren eta ahotik ahora igaroz joan zen oihartzuna. Bakoitzean jende gehiagok ezagutuz. Gainera, lehenengoz aldiz jarri zituzten denbora maximo eta minimoak derrigorrezko kontroletan. Hau sekulako berritasuna izan zen. Probaren zailtasuna areagotzen baitzuen.

Hiru Handiak 2016 iraupen luzeko zeharkaldia, helburu eta aburu.

+ Leer más

Amorebieta-Etxano lanza una encuesta ciudadana para diseñar su futura movilidad

12/05/2025

Amorebieta-Etxano ha puesto en marcha un proceso de participación ciudadana como punto de partida para la elaboración de un diagnóstico

Comienza la obra de la nueva rampa de acceso al Centro Nafarroa para mejorar la accesibilidad

09/05/2025

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano ha dado el pistoletazo de salida a las obras para la construcción de una nueva rampa

Hallados 24 nuevos cuerpos en el cementerio municipal en la cuarta fase de los trabajos de exhumación

09/05/2025

Amorebieta-Etxano continúa dando pasos firmes en la recuperación de su memoria histórica. En la última fase de las excavaciones realizadas

Este sitio web utiliza cookies para mejorar su experiencia de navegación y asegurar el correcto funcionamiento del sitio. Al continuar utilizando este sitio, reconoce y acepta el uso de cookies.

Aceptar todo Aceptar solo las requeridas