Supercremalleras, bigarren diskoa

Supercremalleras talde gernikarrak bigarren diskoa kaleratu du: “Arte Moderno Y Amor Eterno”. Bigarren lan luze honek kutsu kontzeptuala dauka, eta izenburuak dion moduan, gaur egungo arteari eta gizarteari buruzko hausnarketa egin nahi izan dute. Hala ere, ez dira faltako maitasun kantu “klasikoak”.
Musikalki, diskoko 10 abestiek lehenengo lanaren bigarren zati moduko bat osatzen dutela aitortu dute gernikarrek, taldeak orain arte erakutsitako etiketa “pop rock” hori bermatuz. “Musu” eta baladak alde batera utzi dituzte, eta alde “rockeroa” gehiago nabari daiteke. Horretarako, Eñaut Gaztañagaren laguntza izan dute ekoizpenean.
Martxoaren 4an hasiko da haien aurkezpen bira Bilboko Azkena aretoan, Hermano Salvaje taldearekin batera. Gero, apirilean Madril eta Bartzelona bisitatuko dituzte Gatibu taldearekin batera.

+ Irakurri

Amore Open 2024: El cubo de Rubik se resuelve en el Zelaieta

2024/03/21

Amorebieta-Etxano acogió el 17 y 18 de febrero, la competición de cubos de Rubik más grande de Euskal Herria. Alrededor

Alazne Oliver, 27 años, una psicóloga jefa de obra en un parque eólico en Egipto

2024/03/21

A veces la vida nos sorprende y nos coloca en lugares insospechados y trabajos inauditos para nuestra formación académica. Es

Gazte Eguna 2024

2024/03/18

Itzela izan da aurtenho Gazte Eguna. Hemen argazki batzuk.

This website uses cookies to enhance your browsing experience and ensure the site functions properly. By continuing to use this site, you acknowledge and accept our use of cookies.

Accept All Accept Required Only