Abian da Euskaraldiari loturiko ipuin lehiaketa

  • Lehiaketa bi modalitatetan egingo da, 16-22 urte bitartekoa bata eta 23tik gorakoei zuzendurikoa bigarrena eta parte hartzeko ezinbestekoa izango da ipuinak euskaraz, batueraz zein bizkaieraz, aurkeztea eta Euskaraldiko aurtengo leloari erreferentzia egitea, gehienez, 3.000 karakteretan.
  • Lanak aurkezteko azken eguna maiatzaren 4a izango da eta modalitate bakoitzeko irabazleak 400 euroko saria jasoko du.

Maiatzean ospatuko den Euskaraldiaren jardueren baitan, Amorebieta-Etxanoko Udalak euskarazko ipuin laburren lehiaketaren edizio berria jarri du martxan. Ekimen honen helburua da herritarren artean euskararen erabilera eta sormen literarioa sustatzea, eta horretarako, parte hartzeko bi kategoria egongo dira; 16 eta 22 urte bitarteko gazteentzat bata eta 23 urtetik gorako herritarrei zuzendurikoa bestea.

Ipuinak euskaraz idatzi beharko dira, euskara batuan edo bizkaieraz, eta originalak eta argitaratu gabeak izan beharko dute. Gainera, ezinbestekoa izango da aurtengo Euskaraldiaren leloari, Elkar mugituz egingo dugu, erreferentzia egitea. Ipuinek gehienez 3.000 karaktere izango dituzte, zuriuneak eta izenburua barne.

Lanaren aurkezpena eta epea

Parte hartu nahi dutenek euskara@amorebieta.eus helbidera bidali beharko dituzte ipuinak, eta zein kategoriatan lehiatzen diren adierazi (A kategoria edo B kategoria). Ipuinarekin batera, izen-abizenak, telefono zenbakia, posta elektronikoa eta NANaren kopia bat erantsi beharko dira.

Lanak aurkezteko azken eguna maiatzaren 4a izango da.

Sariak eta ipuinen argitalpena

Kategoria bakoitzeko irabazleak epaimahai bitartez aukeratuko dira eta hauek 400 euroko saria jasoko dute. Horrez gain, saritutako ipuinak Hilero aldizkarian argitaratuko dira.

Bestalde, herritarrek ere izango dute ipuin irabazle gehigarri bat aukeratzeko aukera, maiatzaren 6tik 13ra egingo den bozketan. Bozketa herriko puntu ezberdinetan jarriko diren hautestontzien bidez egingo da. Bozketa bitartez hautatutako ipuinaren egileak Euskaraldiko produktuen sorta bat jasoko du. Era berean, bozketan parte hartzen duten herritarren artean ere Euskaraldiko produktuak zozketatuko dira. Sariak maiatzaren 15ean banatuko dira, Euskaraldiaren hasiera ekitaldian.

Ekimen honekin, Amorebieta-Etxanoko Udalak euskararen sustapenarekiko konpromisoa berretsi nahi du eta herritarrak lehiaketan parte hartzera animatzen ditu.

+ Irakurri

Amorebieta-Etxanok Anita Maravillasen hiru obra hartuko ditu bere 20. urteurrena ospatzeko

2025/12/11

Eskainiko dituen hiru obrak izango dira Jon Braun abenduaren 29an, Kotondarrak abenduaren 30ean eta Andereñoak urtarrilaren 2an eta 3an, familia

Zornotza Aretoak “¡Azules!” Mendeurreneko dokumentalaren estreinaldia hartuko du abenduaren 11n, osteguna

2025/12/10

SD Amorebietako antzinatasun handiagoko ehun bazkideek gonbidapena jaso ahal izango dute klubeko dendan abenduaren 9ra arte. Gainerako bazkideek eta zaleek


JonKass eta Heitxiren debuta Durangoko Azokan

2025/12/09

Jon Castañedak, JonKassek, bakarkako debuta egin du DAMekin, Aritz Urrutiarekin eta Paradisu Zinema bekarekin batera bultzatutako diskoarekin. Pop-rocka, funkya, elektronika

This website uses cookies to enhance your browsing experience and ensure the site functions properly. By continuing to use this site, you acknowledge and accept our use of cookies.

Accept All Accept Required Only