Sociedad ArtĂstico Cultural “Zornoza”-k, Amorebieta-Etxanoko Udalarekin elkarlanean, Enrike Renteria Pintura Lehiaketa antolatu du aurten ere. Edizio berri hau, XXVII. edizioa, maiatzaren 5ean hasiko da, “Zintzilik” sariak emateko epearen irekierarekin, eta uztailaren 6an itxiko da, aire zabaleko pintura-lehiaketa tradizionalarekin.
Prentsa-ohar honekin “Zinztzilik” modalitatean jarri nahi dugu arreta.
Zintzilik: kalean ikusgai dagoen artea
Izen honekin, “Zintzilik”, Amorebieta-Etxanoko balkoietan eskegita (“Zintzilik”) artistek beren lanak egiteko erabiltzen dituzten oihalaz ari gara.
Edizio honetan, “Zintzilik” aurreko edizioekin ezberdintasun bat dakar. Aurreko edizioetako lanak gai jakin batekin lotuta egon behar ez bazuten, edizio honetan artistak Sociedad Deportiva Amorebietari buruz duten ikuspegia islatu beharko dute.
Aurten elkarte honen mendeurrena betetzen da eta Sociedad ArtĂstico Cultural “Zornoza”-tik ospakizun honekin bat egin nahi dugu balkoiak “Urdinekin” lotuta dauden “Zintzilik” -ekin betez: Futbola, Urritxe, klubeko pertsonaiak, bere ibilbideko une historikoak edo artisten irudimena islatzeko gai den beste edozein elementu.
`ZintzilikÂŽ lehiaketan parte hartzeko izena emateko epea laster zabalik
`Zintzilik’ arte lehiaketan parte hartu nahi dutenek izena emateko aukera maiatzaren 5etik aurrera Zelaieta Zentroko harreran edo 94 630 06 50 zenbakian izango dute; lonetak ere eskuragarri dituzte Zelaieta Zentroan bertan. Loneta bere kabuz eskuratu nahi duena ondorengoa izan behar du kontuan: 1,30×1,50 metroko neurria izan behar dute, ehun sendokoak izan behar dira, eta lonetaren ertzean 4 mm diametroko botoi zuludunak izan behar dituzte. Baldintza horiek nahitaezkoak dira, obrak herriko balkoietan erakutsiko baitira.
Lanak entregatzeko epea ekainaren 13ra arte egongo da zabalik Zelaieta Zentroko harreran. Antolatzaileek gogorarazi dute obrak biribilduta entregatu behar direla, hau da, tolestu gabe, eta inskripzioaren egunean jasotako fitxa grapatuta izan behar dutela. Era berean, parte-hartzaileek 20 euroko dieta jasoko dute obra entregatzen duten egunean.
Lanen erakusketarako bi gune egokituko dira: alde batetik, lehiaketa gunea, â2025 Zintzilikâ lanak egongo diren eremua; eta, bestetik, erakusketa gunea, beste edizio batzuetako âZintzilikâ lanak ikusgai egongo diren lekua.
Euren etxeetan âZintzilikâ bat eskegi nahi duten herritarrak, ekainaren 26-27 bitartean arratsaldeko 18:00-retatik 20:30-etara Sociedad ArtĂstico Cultural âZornozaâ elkartearen egoitzan (Harrison eraikina 6) eskuratu ahal izango dute.
Epaimahaia adituek osatuko dute eta lau sari egongo dira: 1go saria âAupa Azulesâ, 500 eurokoa; 2. saria, 300 eurokoa; 3. saria, 150 eurokoa; eta publikoaren saria. Azken sari horretarako botoa eman nahi dutenek Zelaietan jarriko duten hautestontzian izango dute aukera, uztailaren 2, 3 eta 4an. Kasu horretan ere, epaimahaiak iradoki ahal izango du sari bakoitzari esleitutako kopuruak banatzea edo aldatzea, aurkeztutako obren kalitatearen arabera. Sari-banaketa uztailaren 6ean izango da, 18:00etan, Zelaieta Zentroan, eta obrak balkoietan erakutsiko dira uztailean zehar.
Saritutako lanak antolatzaileen esku geratuko dira, eta saritu gabekoak irailaren 9etik 13ra bitartean erretiratu beharko dira Zelaieta Zentroan; antolatzaileek askatasunez erabili ahal izango dituzte jaso ez diren obrak.


Gaztetxoak jolasten artearekin bat
Berrikuntza gisa, aurtengo “Zintzilik” saioa herriko txikienengana iristen saiatuko da. Gure gaztetxoen artean artearekiko eta kulturarekiko interesa pizteko, aurten, uztailaren 15etik 24ra, 12 urtetik beherakoek âNon ete dago Zintzilik?â jokoan parte hartu ahal izango dute.
Zelaieta Zentroan fitxa bat jaso ahal izango da, eta fitxa horretan herriko hirigunean zintzilik dauden hiru Zintzilik agertuko dira. Kontua da aurkitzea, fitxan kokatzea eta Zelaieta Zentroan egongo den hautestontzian uztea.
Zintzilik sariak non dauden asmatzen duten partehartzaileen artean, 4 lagunentzako bi askari zozketatuko dira.
Enrike Renteria, artista autodidakta
Enrike Renteria Mardaraz 1900eko otsailaren 9an jaio zen Larrean, Amorebieta-Etxanon. Autodidakta, Kaitanako eskolan hasi zen margotzen. 1924an Juan Gorbea eta Luis Iceta Athleticeko kapitainak ezagutu zuten, eta Isidoro Guinea eta Antonio de Guezala margolariei erakutsi zieten bere obra. Urte horretan bertan, Euskal Artisten Elkartean sartu zen, eta elkarte horretako kide izan zen 1937an elkartea bera desegin zen arte.
Renteria bokazioz zen margolaria. Bere bizitzan zehar jarrera hori bere horretan mantendu zuen eta gogor borrokatu zuen margotzen jarraitzeko. Horrela, Renteria, pintura ariketari emana, beti egon zen ingurune naturalaren berezko ñabardurei adi. Distira edo isla bat, euriaren hezetasuna, egunsentiko lainoa edo sartaldeko eguzkiaren berotasuna dira bere koadroetan irudikatutako motiboetako batzuk. Aire zabalean, ñabardura bakoitza irudikatzeko gai zen.




