Zelaieta Zentroak SDAren Mendeurrenaren Erakusketaren inaugurazioa hartuko du ekainaren 12an

Erakusketa uztailaren 4ra arte egongo da ikusgai, Patxi Gonzalez komisario duela, eta klubaren historian zehar ibilaldi bat proposatzen du irudi eta objektuen bitartez


Zelaieta Zentroak SD Amorebietaren Mendeurrenaren Erakusketaren inaugurazio ofiziala hartuko du ekainaren 12an, osteguna, 19:00etatik aurrera. Argazki eta objektuen bitartez, klub ‘urdinaren’ ehun urteko historia ezagutzeko aukera eskainiko du uztailaren 4ra arte bisitatu ahal izango den erakusketak. Horrela, Mendeurreneko Erakusketak ‘Haizetara’ kaleko musika lehiaketa ospetsuarekin bat egingo du, 2025eko edizioan nobedade gisa sari berezi bat emango duena SDAren ereserkiaren bertsiorik onena jotzen duen taldearentzat. Patxi González zornotzarra, SDAko bazkidea duela 65 urte baino gehiagotik, Mendeurreneko Erakusketaren komisarioa da. Ainhoa Salterain Amorebieta-Etxanoko alkatea eta Jon Larrea SD Amorebietako presidentea inaugurazioan izango dira. Sarrera librea eta doakoa izango da nahi duten pertsona guztientzat.

+ Irakurri

Txolonek Lointek Amorebieta-Etxano CUP nazioarteko
futbol 7 txapelketaren 21. edizioa hartuko du abenduaren
6an eta 7an

2025/12/03

Torneoak alebin mailako 350 jokalari inguru bilduko ditu eta Athletic Club,Atlético de Madrid, FC Porto edo Girondins Bordeaux bezalako taldeek

SD Ejea 2-1 SD Amorebieta: Porrota Luchánen

2025/12/01

Urdinek ezin izan dute SD Ejea gainditu (2-1). Eta hori gure taldea 0-1 iritsi dela atsedenaldira lehen zati on baten

SD Amorebieta 3-0 CD Alfaro: Urdinak nagusi eta garaile Urritxen

2025/11/03

Urdinek beste garaipen bat lortu dute Urritxen, laugarrena etxean, CD Alfarori nagusituta. Aitor Zulaikaren taldea nagusi izan da zelaian eta

This website uses cookies to enhance your browsing experience and ensure the site functions properly. By continuing to use this site, you acknowledge and accept our use of cookies.

Accept All Accept Required Only