‘24 EMAKUME ZIENTZIAN, ARTEAN ETA LETRETAN’ ERAKUSKETA IBILTARIAREN PROTAGONISTAK IKERBASQUE CONSOLIDATOR AINTZATESPENA JASO DU EKAINEAN.
Zornotzako Aran Garcia-Lekue ikertzaileak Ikerbasqueren Consolidator Aitorpena jaso du berriki, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburu den Juan Ignacio Pérez IglesiaSen gidaritzapean egindako ekitaldian. Joan den ekainaren 18an emandako sari honek haren ibilbide zientifiko nabarmena eta Euskadiko ikerketaren alorrean erreferente gisa duen papera aitortzen ditu.
Aitorpen honek, gainera, bere ibilbidearen garrantzia azpimarratzen du, aurretik beste foro batzuetan ere aitortua izan den bezala, esaterako Jakiundek, Euskal Herriko Zientzia, Arte eta Letren Akademiak antolatutako “24 Emakume zientzian, artean eta letretan” erakusketa ibiltarian. Erakusketa hau ekainean zehar Zornotzako Zubiondo Parkean bisitatu ahal izan da. Bertan, Arantzazuk beste 23 emakume zientzialari, artista eta idazle bikainekin partekatzen du protagonismoa, besteak beste, María Bayo soprano edo Mariasun Landa idazlearekin. Erakusketaren helburua emakumeen talentua ikusgarri egitea eta ezagutza eraikitzeko ikuspegi anitza aldarrikatzea da.
1975ean Amorebietan jaioa, Arantzazu García-Lekue Fisika Zientzietan lizentziaduna da, Ohorezko Sariarekin (1998), eta doktorea EHUn (2003). Liverpoolen eta Berkeleyn doktorego ondoko egonaldiak egin ondoren, 2007an DIPCn (Donostia International Physics Center) hasi zen ikerketa lanean, eta bertan Ikerbasque ikertzailea da 2012tik. Bere lana eskala nanometrikoko propietate elektroniko kuantikoen simulazio konputazionalean oinarritzen da, nanoelektronika eta konputazio kuantikoaren aplikazioekin.
Ikerketa-ibilbide ospetsuaz gain, Aranek zientziaren dibulgazioarekiko eta emakumeen presentzia sustatzeari dagokionez duen konpromisoa ere nabarmendu behar da. Jakiunderen webgunean ikus daitekeen erakusketaren aurkezpen-bideoan, surfarekiko zaletasunaz eta nola uztartzen duen bere bizimoduarekin ere mintzatzen da. Zorionak Arantzazu, Zornotza zutaz harro!

