Enrike Renteria Pintura Lehiaketaren XXVII. edizioa izango da Amorebieta-Etxanon


Zinztilik lehiaketa itxi ondoren, uztailaren 6an aire zabaleko pintura lehiaketa egingo da.

Zintzilik: kalean ikusgai dagoen artea

Zintzilik lehiaketa ekainaren 13an itxi zen, 22 lan aurkeztuta. Aurtengo lanak, Sociedad Deportiva Amorebietaren Mendeurrenaren ospakizunarekin bat egiteko elkarte honekin zerikusi duten gaia jorratu dutenak, Herriko Plazako balkoietan daude eskegita.

Orain, “Publikoaren Saria” merezi duen Zintzilik hautaketan parte hartu nahi duten guztiek Herriko Plazatik igaro, Zintzilik sariak baloratu eta Zelaieta Zentroko hautestontzian gustukoen dutenaren alde bozkatu behar dute.

Ekainaren 30etik uztailaren 4ra bozkatu ahal izango da.

Aurtengo lehiaketako 22 Zintzilik gain, Zornotzako balkoiak zornotzarren artean banatu diren.aurreko edizioetako 167 Zintzilik-ekin “beteko” dira.

Aire zabaleko pintura-lehiaketa tradizionala.

Uztailaren 6an, igandea, aire zabaleko pintura-lehiaketa egingo da Amorebieta-Etxanoko hiri-gunean eta antolatzaileak mugatzen duen eremuaren barruan. Margozteko gune horretan dagoen edozerrek izango du lehentasuna. Lehiaketaren oinarrietan zehazten den bezala, lehiakide bakoitzak obra bakarra aurkeztu ahal izango du, eta ez da sinatuta egon behar. Teknika eta neurriak libreak izango dira.

Parte-hartzaileek egun berean eman ahal izango dute izena Zelaieta Zentroan, 09:00etatik 11:00etara.

Lanak uztailaren 6an bertan aurkeztuko dira, 16:00etatik 17:00etara, Zelaieta Zentroan.

Epaimahaiak baloratu ondoren, 18:00etan sariak banatuko dira Zelaieta Zentroko areto nagusian.

Saritutako lanak uztailean ikusgai izango dira Zelaieta Zentroan. Era berean, obra horiek S.A.C. Zornozaren jabetza izango dute eta erakusketan zehar egongo dira salgai. Diru-bilketa helburu sozial batera bideratuko da.

Ekintza solidarioa

Pintura lehiaketarekin batera, Herriko Plazan Enrike Renteria pintura lehiaketaren aurreko edizioetan saritutako koadroak jarriko dira salgai.

Koadroen salmentarekin biltzen den diru guztia AIDAEra (Amorebieta-Etxanoko Ezinduen Integraziorako Elkartea) bideratuko da.

Zornotzar guztiak eta bisitatzen gaituzten guztiak Herriko Plazara hurbiltzera eta obretako bat erostera animatzen ditugu.

+ Irakurri

Amorebieta-Etxanok Anita Maravillasen hiru obra hartuko ditu bere 20. urteurrena ospatzeko

2025/12/11

Eskainiko dituen hiru obrak izango dira Jon Braun abenduaren 29an, Kotondarrak abenduaren 30ean eta Andereñoak urtarrilaren 2an eta 3an, familia

Zornotza Aretoak “¡Azules!” Mendeurreneko dokumentalaren estreinaldia hartuko du abenduaren 11n, osteguna

2025/12/10

SD Amorebietako antzinatasun handiagoko ehun bazkideek gonbidapena jaso ahal izango dute klubeko dendan abenduaren 9ra arte. Gainerako bazkideek eta zaleek


JonKass eta Heitxiren debuta Durangoko Azokan

2025/12/09

Jon Castañedak, JonKassek, bakarkako debuta egin du DAMekin, Aritz Urrutiarekin eta Paradisu Zinema bekarekin batera bultzatutako diskoarekin. Pop-rocka, funkya, elektronika

This website uses cookies to enhance your browsing experience and ensure the site functions properly. By continuing to use this site, you acknowledge and accept our use of cookies.

Accept All Accept Required Only