Barri mailarik gorenean agurtu da: Espainiako Agility Txapelketako brontzea Maider Arego Somolinosen eskutik

Maider Arego Somolinos zornotzarrak eta Barri bere txakurrak ibilbide bikaina borobildu dute Espainiako Agility Txapelketan brontzezko domina eskuratuta, 30. kategorian. Bederatzi urteko jack russell txikiak sei urteko ibilbide oparoa amaitu du.

Azken asteburuan, azaroaren 1ean eta 2an, Maider Aregok eta Barri bere lagun kuttunak kirol ibilbideari amaiera ezin hobea jarri zioten, Espainiako Agility Txapelketan hirugarren postua lortuta, 30. kategorian lehiatuz. Igandean, azaroaren 2an jokatutako finala izan zen Barri handiaren agur ezin hobea.

Bederatzi urteko jack russell honek 2019an ekin zion entrenamenduari, eta ordutik bost aldiz hartu du parte Espainiako Txapelketan, Asturiasen, Zaragozan, Alicanten eta Guadalajaran, besteak beste. 2021ean, Zaragozan, seigarren postu bikaina lortu zuen.

Denboraldi honetan ere, Maider eta Barri 30. kategoriako eta “Excellent” mailako azpitxapeldun izan dira, eta aurreko urteetan lau txapelketa erregional eta Iparraldeko Ligan hiru lehen postu eskuratu dituzte. Ligako azken proba hauek izan dira Barri erretiroa hartu aurretik egindako azken lasterketak, oroitzapen eta emozioz betetakoak.

“Pista honekin berriro ere Espainiako Txapelketako finalera eraman nauzu. Bihar irtengo gara disfrutatzera… gure azken pista, gure azken dantza”, idatzi zuen Maiderrek sare sozialetan finalaren bezperan.

Eta hala izan zen: azken agerraldi hunkigarria, podiumean amaituta.

“Ez nuen inoiz ametsik ederrenean ere pentsatuko halako erretiro bat izango genuenik. Barri… zu zara onena. Espainiako Txapelketako hirugarrenak! Zer gehiago eskatu ahal nizun? Ezer ez, dena eman didazu.”

Aregok eskerrak eman zizkien bere ingurukoei eta bere taldeari, Indarkanes-i, jaso duen babes eta maitasunagatik: “Izugarria izan da jaso dudan maitasuna. Eskerrik asko nire familiari, Josebari, amak beti alboan egoteagatik eta Zuriri bere bizitzaren parte izaten uzteagatik.”

Barri erretiroa hartuko duen arren, Maider Aregok lehiatzen jarraituko du Haika izeneko bere artzain australiarrarekin, 50. kategorian, Espainiako Txapelketan ere parte hartu duen bikotearekin.

Agur gozoa, arrasto sakona utzi duen txakur handi bati.

+ Irakurri

IBARRA PENTSUAK Ixerren errotutako negozio familiarra

2025/12/03

IBARRA PENTSUAK DENDAKO NIEVES ETA AGURTZANE AMA-ALABAK, BELAUNALDI ARTEKO LEKUKOA NOLAIGARO DEN KONTATU DIGUTE. BASERRIKO BIZIMODUA ETA GANADUAREN INGURUKO JARDUERA

«RODAJE ASKOTAN PARTE HARTZEA GUSTATUKO LITZAIDAKE, HORREK ONA NAIZELA ADIERAZIKO LUKE»

2025/12/03

Sergi Sarmiento Agirregoikoa zinema espezialista Sergi Sarmiento zornotzarra Bartzelonan ari da prestatzen zinema-espezialista izateko. Eszena-borroka, akrobaziak, parkourra eta efektu bereziak

“Sukaldaritza lagun izan dudan hizkuntza da, arrazoia dudanetik”

2025/12/02

Pablo López Zambrano chef de Antxeta by Taberu INGALATERRA, FRANTZIA, JAPONIA EDO BARTZELONAKO SUKALDEETAN BIDAIATZEN ETA TREBATZEN BI HAMARKADA BAINO

This website uses cookies to enhance your browsing experience and ensure the site functions properly. By continuing to use this site, you acknowledge and accept our use of cookies.

Accept All Accept Required Only