“Priscilla, Reinas del Nafarroa” musikala, orain guztion eskura


Dagoeneko ikusgai dago Youtube plataforman “Priscilla, Reinas de Nafarroa” musikalaren laburpen-bideoa. Nafarroa Zentroak bultzatzutako ekoizpen honek zentroko adineko pertsonen, Desgaitasun Zentroko erabiltzaileen eta zentroko profesionalen partaidetza izan zuen. Bideo-laburpenean, eskaini ziren bi emanaldietako unerik nabarmenenak jasotzen dira, baita protagonisten testigantzak ere.

Joan den ekainean, Amorebieta-Etxanoko Nafarroa Zentroak “Priscilla, Reinas del Nafarroa” musikala estreinatu zuen, arrakasta handiarekin. Obra hori zentroko erabiltzaileek egokitu eta berrinterpretatu zuten, inklusioan eta maitatzeko askatasunean oinarrituta.

Estreinaldi horretan jende asko bildu zen, eta, gainera, herriko ikastetxeen, Udalaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza eta babesa jaso zuen.

Ekimenak izandako arrakasta ikusirik, Zentroak emanaldia errepikatu zuen Karmengo jaietan, eta ehunka lagun bildu ziren berriro ere musikalaren inguruan.

Esperientzia guztion eskura

Zornotzarren artean izandako harrera ezin hobea ikusirik, Udalak bideo bat argitaratu du Youtube web plataforman. Bertan, bi emanaldietako unerik nabarmenenak jasotzen dira, baita protagonisten, hau da, adinekoen eta Desgaitasun Zentroko erabiltzaileen testigantzak ere, eszenaratze hunkigarri eta dibertigarria ahalbidetu duen talde profesionalarekin batera.

Hala, Udalak herritar guztiak gonbidatzen ditu bideo hunkigarri hau ikustera, Nafarroa Zentroaren lan komunitarioaren balioa eta konpromiso soziala islatzen duen esperientzia eraldatzaile hau hurbilagotik ezagutzeko.

Ikus bideoa hemen

+ Irakurri

La Revelia jatetxeak Michelin izarra eskuratu du Zornotzan

2025/11/28

Zornotzak izar berri bat du gastronomiaren mapan. Michelin gida ezagunak bart ospatu zuen urteroko gala, eta sarituen artean izan da

Zelaietak Mikel Etxebarria Etxeitaren “Jai demokratikoen aldeko borroka. 1975-1976ko Karmenak” erakusketa hartuko du datorren astelehenean, abenduak 1

2025/11/26

Erakusketak 1975 eta 1976ko Karmenetan Zornotzako gazteriak jai parte-hartzaileagoen alde egindako borroka jasotzen du. Abenduaren 22ra arte egongo da ikusgai

Euskrowd: Adimen Artifizialak euskara naturala ulertzeko jauzi kolektiboa

2025/11/26

Euskrowd euskararen etorkizun digitala bultzatzeko sortutako proiektu parte-hartzailea da. Aplikazio honen helburua hizkuntza-teknologiak hobetzea da, etorkizun hurbilean gailu digitalek euskara

This website uses cookies to enhance your browsing experience and ensure the site functions properly. By continuing to use this site, you acknowledge and accept our use of cookies.

Accept All Accept Required Only