Amorebieta-Etxanoko Udalak doako txandakako 150 aparkaleku jarriko ditu Zelaietako aparkalekuan


Plazak abenduaren 9tik aurrera egongo dira herritarrentzat eskuragarri, parking-eko lehen solairuan, 7:00etatik 22:00etara, astelehenetik igandera, gehienez 3 orduz. Neurri honen helburua da udalerriaren erdigunean mugikortasuna hobetzea, tokiko merkataritzari eta ostalaritzari laguntzea eta inguruko bizilagunei herriko zerbitzu eta saltokietarako sarbidea erraztea, baita inguruko herrietatik kontsumitzaile berriak erakartzea ere.

Amorebieta-Etxanoko erdigunean dagoen aparkaleku eskaera eta premiari erantzunez, Udalak doako txandakako 150 plaza berri jarriko ditu Zelaietako aparkalekuko lehen solairuan, herritarren erabilerarako. Neurri honek zornotzarren eta inguruko udalerrietako biztanleen beharrei erantzuten die, herrira lanera, erosketak egitera, Amorebieta-Etxanoko

kultur eta kirol programazioaz gozatzera edo bestelako gestioak egitera etortzen direnei, alegia.

Horrela, ekimen honen bidez, erdiguneko mugikortasuna hobetu nahi da, eta, aldi berean, tokiko ekonomia dinamizatu, udalerriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuetara sarbidea erraztuz.Izan ere, herrigunean kokatutako aukera eroso eta irisgarri hau doan eskaintzeak inguruko herrietako pertsonak erakartzea ahalbidetuko du, eta horrek Amorebieta-Etxanoko jarduera ekonomikoa indartzen lagunduko du.

“Neurri honek ez dio gure bizilagunen behar zehatz bati soilik erantzuten, gure merkataritza eta ostalaritzaren bizitasuna sendotzea eta udalerriko erdiguneko bizi-kalitatea hobetzea ere bilatzen du. Txandakakoak eta doakoak diren aparkaleku horiekin, urrats bat gehiago ematen dugu herri irisgarriago eta erosoago baterantz, eta aldi berean, Amorebieta-Etxanoko dinamizazio ekonomikoa sustatzen dugu, gure dendak eta zerbitzuak eskuragarriago eginez”, adierazi du Ainhoa Salterain alkateak.

Txandakako plaza berrien funintzionamendua

Doako txandakako aparkaleku sistema astelehenetik igandera egongo da erabilgarri, 07:00etatik 22:00etara, eta plaza bakoitzeko gehienez 3 orduko erabilera egin ahal izango da, plaza horiek ahalik eta pertsona gehienek erabili ahal ditzaten. Gainera, plazen erabilera ez da gauera luzatuko, eta espazioa eskari handiena dagoen orduetarako gordeko da. Ezarritako ordutegiari esker, plazen erabilera egunez modu eraginkorrean erabili ahal izango da, gaueko beharrak eragotzi gabe.

Azpimarratzekoa da ekimen honek ez die inola ere eragingo jabetza-erregimeneko aparkalekuei. Plazen jabeek euren eskubideak eta aparkalekuaren ohiko erabilera egiten jarraituko dute, eta jabetzako eta txandakako aparkalekuen arteko bizikidetza egokia bermatuko da, seinaleztapen argi eta desberdin bidez. Doako txandakako plazak Zelaietako aparkalekuko lehen solairuan egongo dira kokatuta.

Aparkalekuko sarbidea eta segurtasuna hobetzea

Txandakako plazak martxan jartzearekin batera, Udalak hobekuntza batzuk egingo ditu aparkalekuan. Besteak beste, garajerako sarrera-sistema aldatuko da, eta aginte edo giltzaren ordez matrikula-irakurgailua jarriko da. Era berean, esku-hartze hori aprobetxatuz, seinaleztapena eta argiztapena hobetuko dira, eta bideozaintza-sistema bat jarriko da espazioko segurtasuna areagotzeko.

+ Irakurri

503 gaztek hartu dute parte Amorebieta-Etxanon ospatu den I’m Bizi 2025 programan

2025/11/28

Zelaietako frontoian egin da DBH 4. mailako ikasleei zuzendutako topaketa hau, non gazteek hainbat tailer, dinamika, mahai-inguru eta jarduera praktiko

Amorebieta-Etxanok zerbitzu publikoak eta familia zornotzarren babesa indartu ditu 2026rako udal aurrekontuetan

2025/11/26

35.988.500 euroko aurrekontuarekin, Udalak inbertsioa % 6,36 handitu du aurreko urtearekin alderatuta, udalerri kohesionatuago eta etorkizunera bideratuago batekiko konpromisoa sendotuz.

Amorebieta-Etxano Euskadi Lagunkoia sarera batu da, udalerri lagunkoiago baterantz urratsa emanez

2025/11/21

Amorebieta-Etxano Lagunkoiaren helburua da udalerri inklusiboagoa, irisgarriagoa eta herritarren beharretara egokituagoa eraikitzea, pertsona guztien ongizatea ardatz hartuta. Ekimenaren berri emateko

This website uses cookies to enhance your browsing experience and ensure the site functions properly. By continuing to use this site, you acknowledge and accept our use of cookies.

Accept All Accept Required Only