Datorren igandean, irailak 11, Derandein Mendi Martxaren IV. edizioa izango da

•  Ibilbidea 7 kilometrokoa izango da, Amorebieta-Etxanoko naturatik barrena eta izen-ematea zabalik dago. •  Edizio berri honen baitan erakusketa bat ere izango da: ‘Afrika, Emakume izenarekin’.


Derandein Fundazioak, Amorebieta-Etxanoko Udalarekin lankidetzan, Derandein Mendi Martxaren IV. edizioa antolatu du. Covid 19aren ondorioz bi urteko etenaldiaren ondoren, fundazioak eguna berreskuratu du; hala, parte-hartzaileek naturan egun batez gozatzeko aukera izango dute. 

kilometroko ibilbidea

Ibilaldia goizeko 10:00etan irtengo da Jauregibarria parketik eta partehartzaileek 7 kilometroko ibilbidea egingo dute Zubipunte, Derandein, Urumin, Arrindas, Etxano Epaltzako bidea eta Urritxe auzoetan zehar, Jauregibarria parkean amaituz. Ibilaldia bukatutakoan, 13:00etan, pintxo-potea eta trikitixa izango dira.

Ibilaldian parte hartu nahi dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute: www.derandein.org orrian formularioa betez, derandein@derandein.org helbidera mezu bat idatziz edo egunean bertan, ibilbidearen irteera-puntuan, 09:30ean. Izen-ematea doakoa da.

Erakusketa

Aurtengo edizioaren baitan, gainera, `Afrika, Emakume izenarekin’ erakusketa ere izango da. Horrela, parte-hartzaileek Afrikako emakumeen egoerari buruzko informazioa eskuratu ahal izango dute ibilbidean zehar;hainbat eremu landuko ditu erakusketak, hala nola hezkuntza, osasuna eta ekonomia.

Eskolatze-tasaren murrizketa

Amorebieta-Etxanoko Udalak, Trabajando por el Corazónde África (TRACAF) erakundeak, DerandeinFundazioarekin elkarlanean gauzatzen duen garapenerako lankidetza proiektu bat finantzatzen du, Kinshasan, Kongoko Errepublika Demokratikoan. 

Proiektu horri esker, baliabide gutxiko 536 haurrek kalitatezko hezkuntza jaso ahal izan dute 2021-2022 ikasturtean. Amorebieta-Etxanoko Udalak Nuestra Señora de Covadonga- Kepa Azarloza ikastetxearekin egindako lankidetzari esker, eskola-uztearen tasa murriztea lortu da:2019an %2,6koa izatetik 2022an %1,4koa izatera pasa da. Kontuan izan behar da herrialdeko eskolatzearen batez bestekoa 5,3 urtekoa dela neskengan, eta 8,4 urtekoa mutilengan.

Ikastetxeak hiru hezkuntza-maila eskaintzen ditu: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntza. Amorebieta-Etxanoko Udalaren eta beste emaile batzuen lankidetzari esker, 500 haur baino gehiagok jaso ahal izan dute urtero, 2019tik, kalitatezko hezkuntza.

+ Leer más

503 jóvenes han participado en el programa I’m Bizi 2025 en Amorebieta-Etxano

28/11/2025

El frontón de Zelaieta ha acogido este encuentro dirigido a alumnado de 4º de ESO, donde han participado en talleres,

Amorebieta-Etxano refuerza los servicios públicos y el apoyo a las familias zornotzarras en los presupuestos municipales para 2026

26/11/2025

Con un presupuesto que asciende a 35.988.500 euros, el Ayuntamiento incrementa en un 6,36% la inversión respecto al año anterior,

Amorebieta-Etxano se suma a la red Euskadi Lagunkoia, dando un paso hacia un municipio más amigable

21/11/2025

El objetivo de Amorebieta-Etxano Lagunkoia es construir un municipio más inclusivo, accesible y adaptado a las necesidades de la ciudadanía,

Este sitio web utiliza cookies para mejorar su experiencia de navegación y asegurar el correcto funcionamiento del sitio. Al continuar utilizando este sitio, reconoce y acepta el uso de cookies.

Aceptar todo Aceptar solo las requeridas