AE WATERPOLO

Taldeak maila bikaina erakutsi du infantil eta alebinetan.

Alebin mailan, Libe Zarazuak txapeldun ordeko postua lortu du Elchen jokatu den Espainiako waterpolo txapelketan. Mutilen aldetik, Waterpolo taldeko Markel Larruzea eta Ager Santamaria oso ondo egin dute. Bai mutilak bai neskak Askartza Claret-egaz lehiatu dira.

Amorebieta-Etxano Waterpolo taldeko June Zatonek, Ane Arizonak, Iurgi De Castrok (aurten Askartza Claret-eko taldean) eta Manu Santamariak (Santoña eta Amorebieta Waterpoloko jokalariak) Espainako Autonomi Erkidegoen arteko txapelketan parte hartu dute, infantil mailako Euskal Selekzioaren taldearekin. Urte osoan hainbat teknifikazio eta entrenamendu bereziak egin dituzte Euskadiko Selekzioan 14 jokalarien artean egoteko.

Madrilen jokatu den txapelketan podiumera igo dira brontzezko domina lortuz eta nesken mailan podiumeko atarian gelditu dira 4. postua irabazi ondoren. Joan Albella eta Ieltxu Garciari esker (Euskal Selekzioko arduradunak) waterpoloaz disfrutatu eta asko ikasi dute.

Horrez gain, Euskal Selekzioko infantil mailako mutilak, Kroaziara joan dira Tomo Txapelketan parte hartzera, Europako talderik onenak elkartzen diren lehiaketara, waterpoloaz gozatzeko.

Amorebieta Waterpolo taldea, nahiz eta talde txikia izan, egindako lan etengabea emaitzekin islatzen ari da.

+ Irakurri

Denboraldi Amaierako Jaia Amorebieta-Etxanon

2025/04/28

Bizkaiko Mendizale Federazioak urtean zehar adingabeentzako hainbat jarduera eskaintzen ditu (mendi-irteerak, egonaldiak, tailerrak, lehiaketa-jarduerak…). Mendi-irteeren denboraldiari amaiera emateko, datorren maiatzaren

Mendi-Kolonietako izen-emateak | Belagua 2025

2025/04/28

2025eko Mendi-Koloniak martxan daude! Aurten, Euskal Mendizale Federazioa (EMF) eta Nafarroako Mendizale Federazioa (FNDME) elkarrekin antolatu ditugu, Belagua eta ingurune

Udaberriko Abentura Pirinioetan: Arroilen Jeitsiera

2025/04/22

Zornotzako Mendi Taldeak proposamen berezi bat prestatu du udaberri honetarako, mendia eta abentura uztartu nahi dituztenentzat: Pirinioetan arroilen jeitsiera egiteko

This website uses cookies to enhance your browsing experience and ensure the site functions properly. By continuing to use this site, you acknowledge and accept our use of cookies.

Accept All Accept Required Only