AIORA RENTERIA, ZEA MAYSEKO ABESLARIA, SAGARDOAREN ENBAXADOREA

Hasi da txotx denboraldia Bizkaian eta Aiora Renteria, Zea Mays musika taldeko abeslaria izan dugu luxuzko enbaxadore. Renteriaren gain erori da gaur lurraldean txotx denboraldia ofizialki zabaltzearen ardura.

Aurkezpena Amorebieta-Etxanoko Uxarte sagardotegian egin da gaur goizean. “Sagardoa oso ondo dago, ezaugarri handikoak”, aipatu dute sagardogileek. Jakina zen 2017.urtea sagar urtea izango zela; oparoa ekoizpenari dagokionez eta benetan “apartekoa”, sagardogile bizkaitarrak azpimarratzen dutenez. Aurtengo uzta “historikoa” izan da eta ekoizle eta produktore “pozik” daude bi arrazoigatik: batetik sagardo kopuru gora egin duelako eta bestetik sagardoaren kalitateagatik. Aurtengo ekoizpen bolumena Bizkaian 200.000 litrokoa izan da, joan den denboraldian baino 75.000 litro gehiago. “Pasaden urtean sagarrondoak fruitu gutxiago eman zituzten eta horrek eragina izan zuen jasotako sagardo litroetan. Aurten, berriz, kontrakoa izan da. Oso urte ona izan da eta benetan pozik gaude”, azaldu du Bizkaiko Sagardogileen elkarteko presidentea den, Aitor Intxaurragak.

Sagardoa osasuntsu heldu da kupeletara, neguko tenperatura baxuak eta udaberriko eguraldia eguzkitsuak fruituaren loraldia aurreratu du eta horrek bai izan du eragina sagar barietate desberdinetan. Hori dela eta aurtengo sagardoak gorputz ederrekoak ahoan eta oso usaintsuak dute ezaugarri nagusiena; edalontzian intentsitate haundikoa eta kolore argiagoa da aurtengo sagardoa. Orokorrean, alkohol graduazio %6 (bolu) ingurukoa, lehengo urtea baino gutxiago. Bizkaiko sagardo berriak, azukre maila orekatua du irailean eroritako euriak eraginda. “Aurtengo sagardoak erraz edatekoak, freskoak, alkohol gutxiagokoak, kolore argiagoak eta oso usaintsuak dira”, aipatu ditu ezaugarriak, Juan Zuriarrain enologoak.

+ Leer más

Amorebieta-Etxano refuerza la seguridad en los pasos de peatones con nueva señalización

11/06/2025

Con el objetivo de mejorar la seguridad de las y los peatones y aumentar la visibilidad en los pasos de

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano refuerza su apuesta por la juventud con ZUOK y nuevas medidas para fomentar el empleo juvenil

11/06/2025

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano sigue avanzando en su apuesta por la juventud a través de ZUOK, un programa participativo que

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano instala nuevas papeleras de reciclaje para impulsar el cuidado del entorno y la separación de residuos

10/06/2025

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano ha dado un paso adelante en su compromiso con el medioambiente y la sostenibilidad, con la

Este sitio web utiliza cookies para mejorar su experiencia de navegación y asegurar el correcto funcionamiento del sitio. Al continuar utilizando este sitio, reconoce y acepta el uso de cookies.

Aceptar todo Aceptar solo las requeridas