Aitor Rubio zornotzarrak bere lehen diska plazaratu du

Aitor Rubio (Amorebieta, 1970) Musikaria, konpositore, ekoizle, moldatzaile. Gitarra-jolea hainbat estilotako musika talde ezberdinetan; Gu ta gutarrak, Mikel Urdangarin, El Consorcio, Xabi San Sebastian Band, Gu gira, Euskal Kanturik Onena, Analupe, Bar Puerto, D.N.A.M, Gorka Knörr, Drinking Rock. Gaur egun Musikaudio estudioan egiten du lan.​ Hainbat eta hainbat diskotan parte hartu du. Bizitza guztia darama musika inguruan lan egiten, eskarmentu handikoa eta orain diska propioa atera berri du. “Orain arte ez dut argi izan zer nahi nuen. Eta azkenean lortu dut nahi nuena”.

Argi izpiak (Elkar)

Hala du izena Aitor Rubioren disko berriak. Bederatzi abesti euzkaraz, lasai dastatzeko. Berak egindako ekoizpenak eta moldaketak.​«Edertasuna bilatu nahi izan dut nire abestietan. Nire aurre egiteko modua izan da». ​Aitor, edertasunaren bila joan da, teknikoki eta kontzeptualki. Ahalik eta ondo egitea izan da helburua.

https://www.aitorrubio.com/

Bederatzi abesti guztiz gomendagarriak. «Errezena, lau garrasi hosti txarrarekin emandakoak grabatzea izango zen, baina momentu honetan benetan entzun nahi nuena egin dut. Oso baikorra da diskoa. Entzuleentzako laguntzailea izatea espero dot, hobeto sentitzeko”.

 Musikari autodidakta batek egindako album terapeutikoa, positiboa, batzuetan lasaigarria, eta kalitate eztabaidaezina duena. Abesti guztien musika eta letra konposatu du Aitorrek. Gainera diskoan agertzen diren instrumentu guztiak berak grabatu ditu ere, bat izan ezik, Josu Zabalaren (Hertzainak) akordeoia bi abestian: Argi izpia eta bero bihotzean.​

Edizioa, nahasketa eta masterizazioa ere berak egin ditu, baita diskoaren azala eta barne diseinua ere. Elkar etxeak.«Beste begirada batera gonbidatzen duen diskoa da»​

Disko zoragarria, bere semea Izeiri eskainia. Benetako abestiak, arima eta sentimenduz egindakoak eta kalitate tekniko handiarekin. Argi izpiak, modu lasaian entzutea merezi duen diskoa da.

+ Leer más

Berba Lapiko fomentará la interculturalidad durante el mes de febrero

06/02/2025

Este mes de febrero, la iniciativa Berba Lapiko pondrá el foco en la interculturalidad, resaltando la riqueza que aportan las

Euskal Herria resuena al ritmo de Santa Águeda

05/02/2025

Ayer, como cada 4 de febrero, los cantos y el sonido de los bastones golpearon el suelo, llenando las calles

Zornotza Aretoa presenta el programa cultural de febrero a junio, con una variada oferta de teatro, música y danza

05/02/2025

El próximo viernes, 7 de febrero, el Zornotza Aretoa dará inicio a la nueva temporada cultural con una amplia oferta

Este sitio web utiliza cookies para mejorar su experiencia de navegación y asegurar el correcto funcionamiento del sitio. Al continuar utilizando este sitio, reconoce y acepta el uso de cookies.

Aceptar todo Aceptar solo las requeridas