ALDABE HERRIAN GRABAZIO EGUN BATEAN

Dakizuenez, Etxano Aldabe izango da ETB-ko telesail berri batean. Komedia honetan izugarrizko gorabeherak biziko dituzte bertako auzokideek koronabirusa dela eta. Sei aste iraungo du grabazioak eta gu bertan izan ginen kaleko sekuentzia batzuk grabatu zuten egunean, alkatearen etxe aurrean manifestazio bat egin zuten egunean, hain zuzen ere. “Benidormera joan nahi dugu” lelopean bertaratu ziren jubilatuak eta alkateak (Elena Irureta) gauzak baretzeko asmoz, zerbait agindu zien, baina ez dakigu beteko duen ala ez.
Zornotzako pentsionista eta jubilatu talde bat aritu zen figurante lanetan goiz osoan. “Esperientzia polita. Hainbat aldiz errepikatu behar izan dute sekuentzia, baina gustora egon gara. Ez dekogu beste zer eginik eta hemen gaude. Oso gustora”.
Etxanon leku aproposa aurkitu dute telesail hau grabatzeko. Baserri ederrak, inguru polita eta ondo zainduta, frontoia, taberna, Keparen behiak, Irakulisen ardiak…Telebistan agertuko diren irudiak oso politak izango dira. Frontoian grabatutako sekuentzia batean, ardi taldea publikoaren erdian egon zen, Keparen behiek ospe handia lortuko dute asko azalduko dira eta. Komedia polita ikusi ahal izango dugu eta Etxano Euskal Herri osoan ezaguna egingo da.
Pausoka lan taldean 25 pertsona inguru daude, Jabi Elortegi zuzendariaren agindupean. Eta hauekin batera zornotzar bi; Gaizka Bourgeaud, argazkilaritza zuzendaria eta Markel Suarez, kamara lanetan. Hauekin batera Zigor Etxebarria Enbeita, muxikarra.

+ Leer más

La danza sale a la plaza: una iniciativa que une tradición y comunidad

14/04/2025

Durante todo el año se realizan ensayos con un doble objetivo: aprender nuevas danzas y recuperar o repasar otras ya

Amorebieta-Etxano se convierte en escenario de Bilbao BBK Live Herrian

14/04/2025

Como cada año, el festival Bilbao BBK Live amplía su alcance a diversas localidades de Bizkaia antes de su gran

Ocho bandas formarán parte de la XVIII edición del Concurso Internacional de Música de Calle Haizetara

14/04/2025

Amorebieta-Etxano volverá a convertirse en punto de encuentro para las mejores bandas nacionales e internacionales de música de calle con

Este sitio web utiliza cookies para mejorar su experiencia de navegación y asegurar el correcto funcionamiento del sitio. Al continuar utilizando este sitio, reconoce y acepta el uso de cookies.

Aceptar todo Aceptar solo las requeridas