ALEX TXIKON 1. KANPAMENTURA IRITSI DA

Euskal mendizalea 1. kanpamentura iritsi da,eguraldi egokiarekin oinarrizko kanpamentutik bost orduko igoera egin ondoren• Txikonek bihar 2. kanpamentuko igoerari ekitea espero du, altueran “gozatzeko gogoz”, 5 eguneko eguraldi oneko leiho bat irekiko dela kontuan hartuta.

Argazkiak Senfoa Elejalde

 Alex Txikon Everesteko 1. kanpamentura (6.100 m) iritsi da, Kanpamentu Nagusitik (5.360 m) bost orduz gora egin ondoren. Iñaki Makazaga kazetaria eta Sendoa Elejalde argazkilaria Kanpamentu Nagusian daude orain, baina Txikonekin joan ahal izan dira izotz jauzira heldu arte. Eguraldi ona eta motxila arin samarra (15 kg) direla eta, Lemoako alpinistak igoera erosoa izan du, eta badirudi datozen egunetarako bost egun inguruko eguraldi oneko leihoa irekiko dela.

Mendizale bizkaitarrak bihar 2. kanpamentura igotzeko asmoa du, altueran egoteko eta Himalaiak eskaintzen dion abentura berri honetaz gozatzen jarraitzeko gogoz. Egun batzuk barru gailurra egin gura duten lehen espedizioak gaur goizean abiatu dira 2. kanpamentura, zerua nahiko garbi zegoela.

Behin 2. kanpamentura iritsita, Txikonek 4. kanpamenturaigotzeko asmoa du eta, mendiaren egoeraren arabera, 2. kanpamentura edo Kanpamentu Nagusira itzuliko da.

Txikonek azaldu duenez, “primeran nago, bero handia egiten du. Azken urteetan nire lana zentratu duen neguko denboralditik kanpo Himalaiara itzultzea oso berezia izaten ari da. Paisaia ikusgarria da, tokiaren handitasuna, gaueko isiltasun ikaragarria, gero, garai honetan Everesten ez dagoela bakardaderik esan dezaten”.

+ Leer más

Txolon acogerá los días 6 y 7 de diciembre la 21ª edición dela Lointek Amorebieta-Etxano CUP, torneo internacionalalevín de fútbol 7

03/12/2025

La competición, que reunirá a cerca de 350 jóvenes promesas, contará con laparticipación de equipos de la talla de Athletic

SD Ejea 2-1 SD Amorebieta: Derrota en Luchán

01/12/2025

Los azules no han podido sumar en su visita a la SD Ejea, que se ha impuesto 2-1. Y eso

SD Amorebieta 1-1 Náxara CD: Tablas en Urritxe

25/11/2025

Los azules han sumado su segundo empate consecutivo en casa, esta vez ante el Náxara CD en el encuentro disputado

Este sitio web utiliza cookies para mejorar su experiencia de navegación y asegurar el correcto funcionamiento del sitio. Al continuar utilizando este sitio, reconoce y acepta el uso de cookies.

Aceptar todo Aceptar solo las requeridas