Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna

Udalak herrian dauden hizkuntzetako batzuk ezagutzera emango ditu otsailaren 21ean, Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Egunean

•  Ekitaldian, hizkuntza bakoitzeko hiztunek ahozko aurkezpena egingo dute, kanten, ipuinen, bertsoen eta ahozko beste edozein motatako adierazpenen bitartez.

•  Ekitaldia Zelaieta Zentroko Auditoriumean izango da, arratsaldeko 18:30etan.

Ama Hizkuntzaren Nazioarteko eguna izango da datorren otsailaren 21ean, eta hori dela eta, Amorebieta-Etxanoko Udalak ekitaldia antolatu du udalerrian gaur egun dauden hizkuntzetako batzuk ezagutzera emateko. Munduan zazpi mila hizkuntzatik gora daude, eta Amorebieta-Etxanon badira horietako batzuk. Beraz, helburua da bertan dauden kultura horiek ezagutzea, eta munduko hizkuntza guztiekiko sentsibilizazioa lantzea. Ekitaldia otsailaren 21ean izango da, Zelaieta Zentroko Auditoriumean, arratsaldeko 18:30ean. 

Hiztun bakoitzak aurkezpena

Ekitaldian hizkuntza bakoitzeko hiztunek euren hizkuntzaren ahozko aurkezpena egingo dute, kanten, ipuinen, bertsoen edo ahozko beste edozein motatako adierazpenen bitartez. Euskarak eta gaztelaniak ere lekua izango dute, jakina. Entzuleek hizkuntza horien jatorria ezagutzeko aukera izango dute, eta ahozko adierazpenen itzulpena irakurri ahal izango dute, bai euskaraz, bai gaztelaniaz. Amaieran luntxa izango da, elkar apur bat gehiago ezagutzeko.  Amorebieta-Etxanoko Udalak zornotzar guztiok gonbidatuta ditu ekimenera.

+ Leer más

Aritz Labrador coge el testigo como nuevo director de la tamborrada de las fiestas de Amorebieta-Etxano

10/06/2025

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano ha presentado hoy, en rueda de prensa, el relevo en la dirección de la tamborrada adulta

Amorebieta-Etxano pone en marcha el proyecto «Istorioen txokoa» para acercar la lectura a la calle

06/06/2025

Amorebieta-Etxano continúa apostando por la cultura y la lectura al poner en marcha el proyecto «Istorioen Txokoa, una iniciativa de

Fiestas de San Antonio en Elgezabal, del 6 al 15 de junio

06/06/2025

Tras las recientes celebraciones en los barrios de Saratxu, Bernagoitia y San Isidro, este fin de semana llega el turno

Este sitio web utiliza cookies para mejorar su experiencia de navegación y asegurar el correcto funcionamiento del sitio. Al continuar utilizando este sitio, reconoce y acepta el uso de cookies.

Aceptar todo Aceptar solo las requeridas