“AMETSAK SUKALDATZEN” Julen Baz Bizkaiko sukaldari berri onenaren saria jaso du

Jantour izena du El Correo egunkariak gastronomiaren inguruan ostiralero argitaratzen duen gehigarria. Aurtengo sarietan sukaldari gazteen artean Julen Baz, Urtza Tabernako magoa aukeratu dute. Pozik hartu du berria eta saria jasotzerakoan ez du ahaztu nahi izan herriko beste sukaldari bat. “Eneko Atxak erakutsitakoa oso baliogarria izan da niretzako, ofizio honetan iraunkortasuna, lana eta profesionaltasuna behar delako”. Eneko Atxa bertan egon zen, Bittor Arginzoniz, Etxebarri jatetxeko sukaldariari saria emateko, iaz Eneko berak hartutako saria hain zuzen ere.
Sekretoa, Julenen esanetan, lana da. “Arginzonizek esan duen moduan, hemen ez dago besterik, lan eta lan. Ordu pila bat sartzen dodaz Urtzan, ateak itxita izan arren, igande gauetan, astelehenerako menuak aurreprestatzen egoten naz, askotan 16 ordu jarraian lan egiten dot, bakarrik nago sukaldean eta 14 menu prestatu behar dodaz egunero”.
Urtza Tabernan 7 platerrez osatutako menua jan ahal da 24 euroen truke. “Gero eta lan gehiago dekot, baina gero eta pozago nago. Egunero nire listoia gainditzen saiatzen naz. Menua sorpresaz beterik egotea gustatzen zait. 3 Izarretako jatetxera baldin bazoaz badakizu zertara zoazen, baina Urtzan sartzerakoan, lehen aldian batez ere, izugarrizko sorpresa hartzen du jendeak. Eta hori gustatzen zait”.
Urtza Tabernaren leloa “Ametsak sukaldatzen” da. Eta sukaldari honek badu ere bere ametsa. Ziur gaude beteko duelarik. Eta zornotzarrok hor izango gara bere alboan. Zorionak Julen!!!

+ Leer más

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano recuerda que está prohibido acceder a la zona del hundimiento en la calle San Miguel, por motivos de seguridad

16/04/2025

El pasado 14 de marzo, el Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano cerraba un tramo de la calle San Miguel a la altura

Abierto el plazo para participar en las Colonias y GaueroUDAN 2025

08/04/2025

Un año más, Amorebieta-Etxano apuesta por el ocio educativo a través de sus programas de verano: Colonias y GaueroUDAN 2025.

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano llevará a cabo trabajos de asfaltado en distintas zonas del municipio la próxima semana

07/04/2025

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano informa que, desde el 7 a 11 de abril, se realizarán trabajos de asfaltado en dos

Este sitio web utiliza cookies para mejorar su experiencia de navegación y asegurar el correcto funcionamiento del sitio. Al continuar utilizando este sitio, reconoce y acepta el uso de cookies.

Aceptar todo Aceptar solo las requeridas