Kirolak

Amorebieta-Etxanok bere lehen kalistenia parkea zabaldu du, Jauregibarria auzoan

  • Barrak, paralelak eta beste hainbat tresnaz hornitutako parkea, indarra eta erresistentzia lantzeko diseinatuta dago, eta ongizatea nahiz aire libreko ariketa sustatzea du helburu.
  • Kalistenia parkea ZUOK parte-hartze prozesuaren emaitzetako bat da, non 20 eta 28 urte bitarteko gazte zornotzarrek Amorebieta-Etxano hobetzeko proposamenak aurkeztu zituzten.

Amorebieta-Etxanok badu jada bere lehen kalistenia parkea Jauregibarri parkean kokatuta. Ekipamendu berriak ZUOK parte-hartze prozesuan, 20 eta 28 urte bitarteko gazte zornotzarrek aurkeztutako proposamenetako bati erantzuten dio. ZUOK prozesuaren bitartez, gazteek herria hobetzeko bost proiektu desberdin aurkeztu ahal izan zituzten eta horietako bat da, hain zuzen, espazio honen eraikuntza, Amorebieta-Etxanoko Udalak gazteen eskaerei erantzuteko duen konpromisoari esker gauzatua.

Kalistenia parke berria hainbat tresnaz hornituta dago, aire librean ariketa fisikoa egiteko diseinatuak. Barrak, paralelak eta beste elementu batzuk indarra eta erresistentzia lantzeko aukera eskaintzen dute.

ZUOK: gazte zornotzarrei hitza emanez

ZUOK ekimena Arkalaz estrategiaren barruan kokatzen da, Amorebieta-Etxanoko gazteak herriaren garapenean eta etengabeko hobekuntzan aktiboki parte har dezaten.

Prozesu hori 5 lan-saiotan gauzatu zen eta horietan, udalerriko gazteentzat funtsezkoak diren arloak jorratu ziren: emantzipazioa, aisialdia, prestakuntza eta enplegua, besteak beste. Amaitzeko, ingurunea hobetzeko bost proposamen egin zituzten; horien artean, Jauregibarrian kalistenia parkea eraikitzea.

Gune hau martxan jartzearekin batera, beraz, Udalak gazteen kezkak eta iradokizunak entzuteko borondatea eta horiek errealitate zehatz bihurtzeko konpromiso irmoa erakutsi du. “Kalistenia parke hau gazteen ideiek gure udalerria nola hobetu dezaketen erakusteko adibide ezin hobea da. Udaletik herritarrem ideiak entzun, babestu eta gauzatzen jarraituko dugu Amorebieta-Etxano guztiontzako leku hobea izan dadin”, amaitu du Ainhoa Salterain alkateak.

+ Irakurri

Zornotzak boxeo ekitaldi paregabe bat hartuko du, estatu mailako pertsona handien parte-hartzearekin.

2025/01/20

Zornotza aurrekaririk gabeko boxeo ekitaldi baterako prestatzen ari da, udalerria harremanetarako kirolen fokuan jarriko duena. Zornotza Royal Boxing Teamek eta Lions Fight Klubek Zornotzarako historikoa izango dela agintzen duen gaualdi baten kartel osoa aurkeztu dute, bertako boxeolari ospetsuen eta izen

SDAak urtarrilaren 4an ekingo dio Mendeurrenaren ospakizunari

2024/12/26

SDAk urtarrilaren 4an, larunbata, ekingo dio Mendeurrenaren ospakizunari Urritxera helduko den kalejira batekin eta oroimenezko banderaren igoerarekin Kalejira 12:00etan abiatuko da Herriko Plazatik eta futbol zelaira igoko da; aurreskua, bertsoak eta luntxa egongo dira; Jon Larrea presidenteak klub urdinaren ospakizunaren

Urte amaieran kirol ekitaldiak nagusi Amorebieta-Etxanon

2024/12/23

Kirol probak protagonista izango dira urte amaiera honetan ere Amorebieta-Etxanon, abenduaren 24an eta 31n ospatuko diren kirol ekitaldiekin. Herriko taldeek, alegia, XTREM ZORNOTZA, Zornotza Mendi Taldea eta Aetriatloi antolatutako jarduerak izango dira eta urtea kirola eginez amaitzeko aukera eskainiko diete

This website uses cookies to enhance your browsing experience and ensure the site functions properly. By continuing to use this site, you acknowledge and accept our use of cookies.

Accept All Accept Required Only