Amorebieta-Etxanok “Say Cheese” erakusketa eta gazteei zuzenduriko DJ tailerra jasoko ditu HARRIAK programaren baitan

  • Erakusketa, Adrián Castañeda, Hemen Proiektua eta Cristina Souto artisten lanak bilduko ditu eta ikusgai egongo da maiatzaren 8tik ekainaren 6a bitarte Zelaieta Zentroan.
  • Horrez gain, gazteei zuzenduriko DJ tailerra eskainiko da Puñales artistaren eskutik eta maiatzaren 23an, Hemen Proiektua taldeko kideek ekintza bat egingo dute taldearen lana ezagutzera emateko.

Datorren maiatzaren 8tik ekainaren 6a bitartean “Say Cheese” erakusketa jasoko du Zelaieta Zentroak, HARRIAK programaren baitan Bertan Adrián Castañeda, Hemen Proiektua eta Cristina Souto artisten lanak egongo dira ikusgai; erakusketak arte garaikideko ikuspegi desberdinak eskainiko ditu, eta ikusleak gogoeta sakona egitera gonbidatuko ditu.

Erakusketa Mawa Ordúñez-ek gidatuko du, eta testuak Irene Ergueta Elorzaren eskutik daude eginak. Erakusketa maiatzaren 8an arratsaldeko 19:00etan inauguratuko da, eta interesa duen oro dago gonbidatua. Era berean, maiatzaren 22an, arratsaldeko 19:00etan bisita gidatua eskainiko da.

Erakusketa, halaber, ikusgai egongo da astelehenetik ostiralera 08:30etik 21:30era, larunbatetan 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, eta igandeetan 16:00etatik 20:00etara.

DJ ikastaroa

HARRIAK programaren baitan, DJ ikastaroa ere antolatu da herriko gazteei zuzenduta, Puñales artista eta DJaren eskutik. Ikastaroa 16 urtetik gorako gazteei zuzenduta dago eta maiatzaren 19an, 26an, ekainaren 2an eta 6an egingo da Zelaieta Zentroan. Puñales-ek DJ arloan dituen ezagutzak partekatuko ditu, eta parte-hartzaileek nahaste teknika eta musika ekoizpenaren inguruko ezagutzak jasoko dituzte.

Izena emateko epea maiatzaren 14ra arte dago irekita, eta izena eman daiteke gazteinfo@amorebieta.eus helbidera idatzita edo 946 300 649 telefonora deituta. Plaza kopurua mugatua da, beraz, azkar izena ematea gomendatzen da.

Era berean, maiatzaren 23an, goizeko 12:00etan, Hemen Proiektua taldeko kideek ekintza bat egingo dute, kolektiboaren lan artistikoa ezagutzera emateko.

HARRIAK programa

HARRIAK arte garaikideko programa bat da, bitartekaritza, erakusketa eta dibulgazio artistikorako espazio berriak prestatzera zuzendua. Programa Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat kultur etxetako aretotan hedatzen da, eta sortzen ari diren artista eta bitartekarien partaidetza du.

HARRIAK EREMUAKen ekimen bat da, herri txikietan gaur egungo sormen-jardunbideekiko testuinguru sentikorra sortzera eta lan-prozesuak eta bitartekotza artistikoa ikusaraztera bideratua.

+ Irakurri

La Revelia jatetxeak Michelin izarra eskuratu du Zornotzan

2025/11/28

Zornotzak izar berri bat du gastronomiaren mapan. Michelin gida ezagunak bart ospatu zuen urteroko gala, eta sarituen artean izan da

Zelaietak Mikel Etxebarria Etxeitaren “Jai demokratikoen aldeko borroka. 1975-1976ko Karmenak” erakusketa hartuko du datorren astelehenean, abenduak 1

2025/11/26

Erakusketak 1975 eta 1976ko Karmenetan Zornotzako gazteriak jai parte-hartzaileagoen alde egindako borroka jasotzen du. Abenduaren 22ra arte egongo da ikusgai

Euskrowd: Adimen Artifizialak euskara naturala ulertzeko jauzi kolektiboa

2025/11/26

Euskrowd euskararen etorkizun digitala bultzatzeko sortutako proiektu parte-hartzailea da. Aplikazio honen helburua hizkuntza-teknologiak hobetzea da, etorkizun hurbilean gailu digitalek euskara

This website uses cookies to enhance your browsing experience and ensure the site functions properly. By continuing to use this site, you acknowledge and accept our use of cookies.

Accept All Accept Required Only