Amorebieta-Etxanoko euskaltegiak irailaren 1ean zabalduko du 2025/2026 ikasturterako matrikulazio epea

Datorren ikatsurteari begira maila desberdinetako euskara ikastaroak eskainiko ditu modalitate desberdinetan, hala nola aurrez-aurreko ikastaroak edota online autoikaskuntzakoak.

Matrikulazio epea zabalik egongo da irailaren 19a bitarte eta interesdunek aurrez aurre eman ahal izango dute izena, euskaltegian bertan, edota online, udal webgunearen bitartez.

Ikasturte berria ate joka dugun honetan, Amorebieta-Etxanoko udal euskaltegiak jada aurkeztu du 2025/2026 ikasturterako programazio berria, euskararen ikaskuntzari dagokionean. Prestakuntza urriaren 1etik ekainaren 24ra eskainiko da, eta maila guztietarako ikastaro presentzialak (A1 – C1), online autoikaskuntza eta adinekoentzako, etorkinentzako eta gurasoentzako ikastaro bereziak egongo dira.

Aurrez aurreko ikastaroak taldeka emango dira arratsaldez: 8 ordu astean A1, A2 eta B1 mailetan (astelehenetik ostegunera), eta 6 ordu astean B2 eta C1 mailetan (astelehen, asteazken eta ostegunetan). Autoikaskuntza modalitatea ere eskainiko da, jarraipen pertsonalizatuarekin eta urtean 190 ordurekin.

Matrikulazioa

Modalitate desberdinetarako matrikula irailaren 1etik 19ra egongo da zabalik, eta maila egiaztatu ezin dutenek sarrera proba bat egin beharko dute irailaren 23an eta 24an. Ikastaroen prezioa 10 €tik 388,60 €ra bitartekoa da, mailaren eta formatuaren arabera.

Matrikula formalizatzeko, ikasleek dagokion fitxa eta abonu-agiria aurkeztu beharko dituzte euskaltegiko idazkaritzan; horretarako epea irailaren 26an amaituko da, 13:00etan. Plazak izen-emate hurrenkeraren arabera esleituko dira, eta behin matrikula eginda ez da ordaindutako zenbatekoa itzuliko.

Informazio zehatza eta formularioak udal webgunean edo euskaltegiko bulegoetan (San Pedro, 5) daude eskuragarri, 09:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 18:00etara.

Informazio gehiagorako: 94 673 20 26 edo euskaltegia@amorebieta.eus.

+ Irakurri

503 gaztek hartu dute parte Amorebieta-Etxanon ospatu den I’m Bizi 2025 programan

2025/11/28

Zelaietako frontoian egin da DBH 4. mailako ikasleei zuzendutako topaketa hau, non gazteek hainbat tailer, dinamika, mahai-inguru eta jarduera praktiko

Amorebieta-Etxanok zerbitzu publikoak eta familia zornotzarren babesa indartu ditu 2026rako udal aurrekontuetan

2025/11/26

35.988.500 euroko aurrekontuarekin, Udalak inbertsioa % 6,36 handitu du aurreko urtearekin alderatuta, udalerri kohesionatuago eta etorkizunera bideratuago batekiko konpromisoa sendotuz.

Amorebieta-Etxano Euskadi Lagunkoia sarera batu da, udalerri lagunkoiago baterantz urratsa emanez

2025/11/21

Amorebieta-Etxano Lagunkoiaren helburua da udalerri inklusiboagoa, irisgarriagoa eta herritarren beharretara egokituagoa eraikitzea, pertsona guztien ongizatea ardatz hartuta. Ekimenaren berri emateko

This website uses cookies to enhance your browsing experience and ensure the site functions properly. By continuing to use this site, you acknowledge and accept our use of cookies.

Accept All Accept Required Only