Amorebieta-Etxanoko igeriketa egokituko klaseetan izena emateko epea zabalik


Saioak 5 eta 16 urte bitarteko eta %33ko edo gehiagoko desgaitasun-maila duten gazteei zuzenduta daude. Klaseak urriko, azaroko eta abenduko asteburuetan egingo dira

Amorebieta-Etxanoko Udalak jakinarazi du zabalik dagoela urriko, azaroko eta abenduko hilabeteetan Larrea Kiroldegian egingo diren igeriketa egokituko klaseetan izena emateko epea.

Jarduera 5 eta 16 urte bitarteko eta %33ko edo gehiagoko desgaitasun-maila duten gazteei zuzenduta dago. Parte-hartzaile bakoitzak 30 minutuko igeriketa egokituko saioa izango du, monitore espezializatu baten laguntzarekin.

Klaseak larunbat eta igandeetan egingo dira, urriaren 3tik abenduaren 13ra, goizez, 09:00etatik 13:30etara. Ez da saiorik izango urriaren 31ko eta azaroaren 1eko asteburuan, ezta abenduaren 5ean eta 6an ere.

Izen-ematea irailaren 20a baino lehen

Interesa duten familiek Larrea Kiroldegian eman ahal izango dute izena, edo mezu elektroniko bat bidalita kirolak@amorebieta.eus helbidera, betiere irailaren 20a baino lehen.

Eskaera kopurua eskuragarri dauden plazak baino handiagoa bada, zozketa egingo da plazak eta ordutegiak esleitzeko.

+ Irakurri

Arkalaz Mugitu programa berriro jarri da martxan herritar guztiengana jarduera fisikoa hurbiltzeko

2026/09/06

Doako zerbitzuak orientazio pertsonalizatua eskaintzen du, pertsona bakoitzaren beharretara egokitutako jarduera fisikoko planak sortzeko eta bizimodu aktiboago eta osasungarriagoa sustatzeko

Zabalik daude urritik abendura bitarteko kirol ikastaroetan izena emateko epeak Amorebieta-Etxanon

2026/09/03

Izen-emateak irailaren 10era arte egongo dira zabalikIrailaren 11n zozketa egingo da eskaintza baino eskaera gehiago duten ikastaroetarako. Hautatutako pertsonek irailaren

Aramotz Mendi Lasterketa, 20 urteko ibilbidea

2026/09/01

2007an egin zen lehen aldiz Aramotz Mendi Lasterketa, eta, hogei urteko ibilbidean formatu ezberdinak izan baditu ere, mendi lasterketen aitzindarietakoa

This website uses cookies to enhance your browsing experience and ensure the site functions properly. By continuing to use this site, you acknowledge and accept our use of cookies.

Accept All Accept Required Only