Amorebieta-Etxanoko liburutegiak ipuinak online eskainiko ditu herriko artisten eskutik

Amorebieta-Etxanoko liburutegiak online burutuko den familientzako programa berri bat jarriko du martxan HIRUTAN BI. Badaukagu zer kontatu lelopean.

Hiru emanaldietan, herriko diziplina desberdinetako bi artista bilduko ditu ipuin bat kontatzeko. Bikote bakoitzean batek ipuina kontatu eta besteak musikatuko du. Kontatuko diren ipuinak Amorebieta-Etxanon dagoen Ibaizabal argitaletxeak argitaratutakoak dira.

Lehenengo saioa azaroaren 14ean izango da, eta ipuina Unai Ormaetxeak aurkeztuko du, Inun abeslariaren laguntzarekin. Saio honetan aukeratutako ipuina “Azken Otsoa” izango da. Hurrengo emanaldiak, azaroaren 28an eta abenduaren 12an izango dira, eta saio hoietan ipuinak kontatuko dituzten bikoteak, Miren Larrea eta Fran Lasuen, eta Kittu taldeko bi partaidek osatuko dituzte.

Bideoak Amorebieta-Etxanoko kultura eta kirol saileko YouTube kanalean egongo dira. Edozein momentutan ikusteko aukera egongo da. Bertako artistak sortutako edukiak etxean ikusteko aukera ematen die Amorebieta-Etxanoko familiei.

+ Leer más

Amore Open 2024: El cubo de Rubik se resuelve en el Zelaieta

21/03/2024

Amorebieta-Etxano acogió el 17 y 18 de febrero, la competición de cubos de Rubik más grande de Euskal Herria. Alrededor

Alazne Oliver, 27 años, una psicóloga jefa de obra en un parque eólico en Egipto

21/03/2024

A veces la vida nos sorprende y nos coloca en lugares insospechados y trabajos inauditos para nuestra formación académica. Es

Gazte Eguna 2024

18/03/2024

Itzela izan da aurtenho Gazte Eguna. Hemen argazki batzuk.

Este sitio web utiliza cookies para mejorar su experiencia de navegación y asegurar el correcto funcionamiento del sitio. Al continuar utilizando este sitio, reconoce y acepta el uso de cookies.

Aceptar todo Aceptar solo las requeridas