Amorebieta-Etxanoko taxi geltokia Urbano Larrucea kalera lekualdatu da zerbitzuaren irisgarritasuna hobetzeko


Kokapen berriak taxi geltokia udalerriko merkataritza-ingurunean kokatzen du (kalearen 2 zenbakian), eta aldaketak erabiltzaileen eta taxiaren sektorearen eskaerei erantzuten die. Era berean, auzotaxi zerbitzuan egindako hobekuntzak gogorarazi ditu Udalak, auzoen eta herrigunearen arteko joan-etorriak errazteko.

Amorebieta-Etxanoko Udalak jakinarazi du udalerriko taxi geltokia Urbano Larrucea kalera lekualdatu dela, zehazki kalearen 2 zenbakira. Geltoki berria herriko merkataritza-gunearen erdigunean dago kokatzen da, eta zerbitzu publiko hori jarduera handiagoko ingurune batera hurbiltzeaz gain, herritarrengandik gertuago kokatzen du, honen erabilera erraztuz.

Kokapen-aldaketak zerbitzuaren erabiltzaileek eta taxistek egindako eskaerei erantzuten die, geltoki irisgarriagoa eta egungo beharretara egokitua eskaintzeko helburuarekin. Taxi geltokiaren telefono zenbakia 94 673 11 77 izaten jarraitzen du.

Auzotaxi zerbitzua, egunean 24 orduz, urtean 365 egunez

Era berean, Udalak gogorarazi du martxan jarraitzen duela Auzotaxi zerbitzuak. Auzotaxia Amorebieta-Etxanoko auzoetan bizi diren pertsonen mugikortasuna hobetzeko eta herrigunera joan-etorriak errazteko sortutako udal-ekimena da eta herritarren artean jasotako eskaerei erantzuten die, baita zornotzar gazteek ZUOK programaren bidez egindako ekarpenei ere.

Orain gutxi, Udalak hobekuntzak egin ditu zerbitzuan, honen erabilera-aukerak zabaltzeko. Berrikuntza nagusien artean, nabarmentzekoa da auzotaxia urteko egun guztietan, astelehenetik igandera eta eguneko 24 orduetan dagoela erabilgarri. Gainera, erabiltzaile bakoitzeko gehieneko ibilbide kopurua handitu egin da, urteko 310 bidaietara.

Zerbitzua Udaletxean zuzenean eskuratzen diren bonuen bidez jasotzen da. Bonu bakoitzak 10 ibilbide ditu, eta Udalak dirulaguntza bat eskaintzen du horretarako, onuradunentzako kostua murrizteko.

Modu horretara, Amorebieta-Etxanoko Udalak lanean jarraitzen du mugikortasun-aukera irisgarriagoak eta herritarren beharretara egokituak eskaintzeko.

+ Irakurri

Amorebono 2026 kanpainak harrera bikaina izan du eta bonuak agortu dira

2026/10/06

Tokiko merkataritza eta ostalaritza sustatzeko ekimenak herritarren parte-hartze handia izan du, eta asteburu honetan agortu dira eskuragarri zeuden bonu guztiak.

Gaur hasiko dira Amorebieta-Etxanon Doluari buruzko Jardunaldiak

2026/10/06

Programazioa urrian zehar garatuko da, eta erakusketa bat, dokumental bat, topaketak, mahai-inguru bat eta haurrei zuzendutako musika-ikuskizun bat izango ditu

Iraileko Hilero Zornotzan aldizkaria postontzietara iristen ari da

2026/10/02

Hilero Zornotzan aldizkariaren edizio berria Amorebieta-Etxanoko postontzietara iristen ari da egunotan. Beste ale bat dakargu, herriko gaurkotasunera eta eguneroko bizitzara

This website uses cookies to enhance your browsing experience and ensure the site functions properly. By continuing to use this site, you acknowledge and accept our use of cookies.

Accept All Accept Required Only