Amorebieta-Etxanoko Udalak 30.000 euro bideratuko ditu gizarte ekintza arloan lanean dabiltzan elkarteak babesteko

  • Udalak herrian autonomia, inklusioa eta elkartasuna sustatzen dituzten proiektuak babesten ditu, eta, guztira, irabazi asmorik gabeko hamar elkarteri esleitu die dirulaguntza.

Amorebieta-Etxanoko Udalak 30.000 euro bideratu ditu udalerrian gizarte ekintzaren arloan diharduten hainbat erakunderen lana babesteko. Dirulaguntza deialdi honen helburu nagusia da autonomia pertsonala sustatzeko eta mendekotasun, babesgabezia, gizarte bazterketa eta larrialdi egoerak saihestu edo artatzeko proiektuak bultzatzea.

Deialdia 2025eko martxoaren eta apirilaren artean egon zen irekita eta horri esker, aurtengoan guztira, hamar erakundek jasoko dituzte Udalaren dirulaguntzak.

Aurten, partidako 30.000 euroak helburu sozialak dituzten erakundeei babesteko erabiliko dira, hainbat arlotako elkarteen artean banatuta. Hala, diru-laguntza jasoko duten hamar erakundeak honako hauek dira:

  • Cruz Roja Amorebieta-Etxano (4.394,71 €),
  • ASEBIER (4.394,71 €),
  • AVIFES (3.000 €),
  • FundaciĂ³n SĂ­ndrome Down (4.883.01 €),
  • AECC (AsociaciĂ³n Española Contra el CĂ¡ncer) (2.082.56 €),
  • Esclerosis MĂºltiple (3.000 €),
  • Orue Auzolana Fundazioa (2.400 €),
  • Caritas Bizkaia (3.000 €),
  • Sorginkada (2.395 €)
  • ALCER Bizkaia (AsociaciĂ³n para la lucha contra las enfermedades del riĂ±Ă³n) (450 €)

Ezinbestekoa da elkarte eta erakunde onuradunek beren jarduera edo proiektuak Amorebieta-Etxanon garatzea, laguntza horien gizarte-inpaktuak zornotzarren ongizatean zuzenean eragina izan dezan.

Amorebieta-Etxanoko Udalak zornotzarren ongizatean funtsezko lana egiten duten udalerriko erakunde sozialekin duen konpromisoa berresten du eta herri bidezkoago eta inklusiboago baten alde elkarrekin lan egiten jarraitzera dei egin die.

+ Irakurri

503 gaztek hartu dute parte Amorebieta-Etxanon ospatu den I’m Bizi 2025 programan

2025/11/28

Zelaietako frontoian egin da DBH 4. mailako ikasleei zuzendutako topaketa hau, non gazteek hainbat tailer, dinamika, mahai-inguru eta jarduera praktiko

Amorebieta-Etxanok zerbitzu publikoak eta familia zornotzarren babesa indartu ditu 2026rako udal aurrekontuetan

2025/11/26

35.988.500 euroko aurrekontuarekin, Udalak inbertsioa % 6,36 handitu du aurreko urtearekin alderatuta, udalerri kohesionatuago eta etorkizunera bideratuago batekiko konpromisoa sendotuz.

Amorebieta-Etxano Euskadi Lagunkoia sarera batu da, udalerri lagunkoiago baterantz urratsa emanez

2025/11/21

Amorebieta-Etxano Lagunkoiaren helburua da udalerri inklusiboagoa, irisgarriagoa eta herritarren beharretara egokituagoa eraikitzea, pertsona guztien ongizatea ardatz hartuta. Ekimenaren berri emateko

This website uses cookies to enhance your browsing experience and ensure the site functions properly. By continuing to use this site, you acknowledge and accept our use of cookies.

Accept All Accept Required Only