Amorebieta-Etxanoko Udalak bat egin du `Betikoa, gertukoa. Eskatu euskaraz, eskaini euskaraz´ kanpainarekin

•  Eusko Jaurlaritzak martxan jarritako kanpainaren helburua da, eremu sozioekonomikoan euskara sustatzeko planari erantzuna ematea, eta merkataritza sektoreankontsumitzaileak zein saltzaileak lehen hitza euskaraz egitera animatzea.

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak merkataritzan euskara sustatzeko kanpaina jarri du martxan: `Betikoa, gertukoa. Eskatu euskaraz, eskaini euskaraz´. Kanpainaren bigarren edizio hau ere Udal guztietara ireki da eta Amorebieta-Etxanoko Udalak bat egin du, Euskal Autonimia Erkidegoko beste 59 udalerrirekin batera.

Udalen elkarlanak garrantzia berezia dauka aurtengo edizioan, modu bateratuan egingo baita kanpainaren zabalkundea (EUDEL, UEMA, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Foru Aldundiak, bat egin duten Udalak, koadrilak eta Udal Elkarteak). Izan ere, azken bi urteetan egindako koordinazio lana modu oso positiboan baloratu da. Kanpaina urtarrilaren erdialdera arte egongo da martxan, merkealdiei keinu eginez.

Euskara, egunerokoa eta konfiantzazkoa

Kanpainaren aurkezpenean, Bingen Zupiriak, Kultura eta Hizkuntza Politikarako sailburuak azaldu zuen moduan, garrantzitsua da merkataritza eta kontsumo eremuetan zerbitzu hizkuntza euskara izatea: «eskakizun horri erantzunez egin da kanpaina hau. Herritarrak, hau da, kontsumitzaileak aktibatu nahi ditu euskara erosketa unean erabiltzera. Eta alderantziz, jarduera ekonomikoa herrian dutenak gonbidatu nahi ditu herritarrarekin euskaraz egitera. Kanpainak gure hizkuntza, euskara, eguneroko erosketekin, hurbiltasunarekin eta herriko harremanekin lotzen du. Gertukoa eta bertakoa lotzen du euskararekin».

Kanpainaren lelo orokorra bat dator salerosketan ematen den harremanarekin. Hau da, `Jarri betikoa´ da denda edo taberna batean konfiantza handiena ematen duen esaldia. Euskara beraz, egunerokotasunean erabiltzeko hizkuntza gisa eta konfiantza sortzeko bide gisa erabiltzea proposatzen du kanpainak.

+ Leer más

Basilio Zearreta cumple 100 años

21/03/2025

Hoy, Basilio Zearreta, vecino de Amorebieta-Etxano, celebra su centenario rodeado de su familia. A la celebración también se han sumado

Amorebieta-Etxano se une al Día Internacional de los Bosques con la plantación de 50 robles autóctonos

21/03/2025

Hoy se celebra el Día Internacional de los Bosques y el Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano se ha sumado a la celebración

El cupón de la ONCE reparte 210.000€ en Amorebieta- Etxano

21/03/2025

Un total de 6 cupones premiados vendidos en la calle San Miguel, 1  La lluvia de premios continúa incesante en

Este sitio web utiliza cookies para mejorar su experiencia de navegación y asegurar el correcto funcionamiento del sitio. Al continuar utilizando este sitio, reconoce y acepta el uso de cookies.

Aceptar todo Aceptar solo las requeridas