Amorebieta-Etxanoko Udalak diru-laguntzak emango ditu eskola materiala erosteko

•  Helburua da, eskola-adineko seme-alabak dituzten udalerriko familiei laguntza ekonomikoa ematea. •  Diru-laguntzerako partida 30.000 eurokoa da.

Amorebieta-Etxanoko Udalak ikasturte berrirako eskola-materiala erosteko diru-laguntzak emango ditu. Diru-laguntzak seme-alabak eskola-adinean dituzten udalerriko familiei daude zuzenduta.

Eskola materialean aukera handia

Diru-laguntzak ematerako orduan, artikulu hauen gastuak izango dira kontuan: material idatzia eta suntsikorra, hala nola, idazteko tresnak, koadernoak, folioak, informatikako kontsumigarriak, WIFI konexiorako pintxoak…; material suntsiezina, hau da, sailkatzaileak, estutxeak, kalkulagailuak, motxilak, testuliburuak…; eskola-jarduerarako janzteko artikuluak, hala nola, uniformea, mantalak, betaurrekoak edo lentilla zuzentzaileak, arropa eta gorputz-hezkuntzarako oinetakoak; eta eskulanetarako erabilitako elementuak.

Aurrekontua 30.000 eurokoa da. Diru-laguntzatik kanpo geratuko dira urtean 35.000 eurotik gorako errenta duten familiak. Lau kide baino gehiagoko familia-unitateen kasuan, urteko errenta ezingo da 40.000 euro baino gehiagokoa izan.

Eskaera egiteko epea zabalik

Diruz lagundu daitezkeen artikuluak Amorebieta-Etxanoko saltokietan erositakoak izan beharko dira. Diru-laguntzaren eskabidea eta eskatutako dokumentazioa Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ), Amorebieta-Etxanoko Udaletxeko Egoitza elektronikoaren bitartez edo Administrazio Prozedura Erkidearen 39/15 Legearen 16. art.ak ezarritako moduan eta epeak betez aurkeztu beharko dira. 

Aurkezteko epea zabalik dago eta 2021eko urriaren 15en amaituko da.

+ Leer más

El auditorio de Zelaieta acogerá una charla sobre emancipación juvenil y vivienda el 24 de marzo

18/03/2025

El próximo lunes 24 de marzo, a las 18:30,  el auditorio del Centro Zelaieta acogerá una charla informativa sobre la

Cierre de la calle San Miguel a la altura de Jauregizahar para garantizar la seguridad vial

14/03/2025

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano informa que, debido al riesgo de hundimiento de la calzada por un problema en la bóveda

Llega la competición de vehículos eléctricos ‘Circuito Urbano Greenpower Bridgestone’ el 23 de marzo

12/03/2025

Un año más, Amorebieta-Etxano se suma a la lista de localidades vizcaínas participantes en la quinta edición consecutiva del «Circuito

Este sitio web utiliza cookies para mejorar su experiencia de navegación y asegurar el correcto funcionamiento del sitio. Al continuar utilizando este sitio, reconoce y acepta el uso de cookies.

Aceptar todo Aceptar solo las requeridas