‘Amorebono 2023’ kanpaina martxan izango da ekainaren 1etik abenduaren 15era

• Oraingoz 70tik gora dira izena eman duten saltokiak, eta epea zabalik egongo da kanpaina amaitu arte. 

• Guztira 32.000 bonu jarriko dira eskuragarri zornotzarrentzatudalerriko merkataritza jarduera sustatzeko helburuarekin, eta pertsona bakoitzak 11 bonu eskuratu ahal izango ditu gehienez. 

Ekainaren 1ean abiatuko da Udalak, Dendariak eta Iraunkorrekin elkarlanean antolatutako ‘Amorebono 2023’ kanpainaren bosgarren edizioa, tokiko merkataritza sustatzeko helburuarekin, eta abenduaren 15era bitarte iraungo du. Oraingoz, 70 saltokitik gora dira parte hartzeko izena eman dutenak; horien artean komertzioak dira gehiengoa, baina badira lehen sektoreko negozioak eta ostalaritza establezimenduak ere. 

Amorebieta-Etxanoko Udalak gogorarazi du merkatariek kanpaina amaitu arte izango dutela kanpainan izena emateko aukera. Horretarako, deialdiarekin bat doan izen emate orriaz gain, HAZen entregatu beharko dituzte Gizarte Segurantzako ordainketetan egunean izatearen ziurtagiria eta IFZ/IFK.

32.000 bonu, tokiko komertzioa biziberritzeko

Amorebieta-Etxanoko merkataritza jarduera sustatzeko, 160.000 euroko aurrekontua bideratu da “Amorebono 2023” kanpainara eta guztira 32.000 bonu jarriko dira eskuragarri. Pertsona bakoitzak 11 bonu eskuratu ahal izango ditu gehienez: bost lehengo sektorera bideratuta eta sei gainerako negozioetan erosketak egiteko. Bonu bakoitzak 15 euroko kostua izango du eta 20 euroko balioa.

Bonuak Amorebieta-Etxanoko Udalaren kutxazain automatikoetan eta Zelaieta Zentroan eskuratu ahal izango dira. Lortu ahal izateko, nahitaezkoa izango da NAN elektronikoa edukitzea edo BAKQ sistema aktibatua izatea (Udalean HAZn aktibatu daiteke). Laguntza behar dutenek Udalaren HAZera jo ahal izango dute 07:30-15:00 ordutegian.

Behin eskuratuta, Amorebonoek 2 hilabeteko balioa izango dute, eta epe horretan trukatzen ez diren bonu guztiak zirkulazioan jarriko dira berriz ere, modu progresiboan.

+ Leer más

Ate irekiak eta matrikulazioa Haurreskolan

10/04/2024
Familia interesdunek apirilaren 22tik maiatzaren 10era aurkeztu ahal izango dituzte eskaerak, bai online edotaaurrez aurre. • Apirilaren 18an, halaber, ate

Restaurante Propi, la sede social del Zornotza Saskibaloi Taldea

21/03/2024

Lander Urien lleva las riendas del Restaurante Propi desde el pasado mes. Este iurretarra formado en los fogones de los

LAS CIGUEÑAS VUELVEN A ANIDAR EN AMOREBIETA

27/02/2024

En Amorebieta hay un gran nido en el lado sur del campanario de la parroquia AndraMari ocupado por una pareja.

Este sitio web utiliza cookies para mejorar su experiencia de navegación y asegurar el correcto funcionamiento del sitio. Al continuar utilizando este sitio, reconoce y acepta el uso de cookies.

Aceptar todo Aceptar solo las requeridas