Amorebonoak eskuratzeko azken eguna abenduaren 15a izango da

• Hauek trukatzeko epemugatik 15 egun baino falta ez direnean, Amorebietako Udalak Amorebonoak erostera animatzen jarraitzen du, udalerrian inoiz izan den tokiko kontsumoa dinamizatzeko ekimenik handiena.
• Gaur arte, salgai jarri ziren 57.000 Amorebonoetatik, Udalak 42.228 saldu ditu, beraz, 14.772 besterik ez daude eskuragarri.


Hauek trukatzeko epemugatik 15 egun baino falta ez direnean, Amorebietako Udalak Amorebonoak erostera animatzen jarraitzen du, udalerrian inoiz izan den tokiko kontsumoa dinamizatzeko ekimenik handiena. Amorebonoak 2020 ekimenerakin Amorebieta-Etxanoko Udalak aurrekaririk gabeko inbertsioa egin du, 285.000 € guztira.
Herriko establezimenduetan salmentak dinamizatzen jarraitzeko asmoz, gaur arte, salgai jarri ziren 57.000 Amorebonoetatik, Udalak 42.228 saldu ditu, beraz, 14.772 besterik ez daude eskuragarri. Narmentzekoa da Amorebonoek orain arte sortutako eragin ekonomikoa, 844.560 € guztira.
Amorebono 2020 kanpainarekin, Amorebieta-Etxanoko Udalak udalerriko sare ekonomikoa babesteko konpromisoa erakusten du berriro ere. Neurria merkataritzari, ostalaritzari eta lehen sektoreari zuzenduta dago, baita parte hartu nahi duten Amorebieta-Etxanoko negozio guztiei ere. Betiere, plantillak ezin du 25 langile baino gehiago izan.
Abenduaren 15era arte, nahi duten 16 urtetik gorako pertsona guztiek 20 euroko bonuak erosi ahal izango dituzte. Kontsumitzaileek 15 euro ordainduko dituzte bonu bakoitzeko eta gainerako 5 euroak Amorebieta-Etxanoko Udalak jarriko ditu. Bi bonu mota bereizten dira: bat berdea lehen sektorerako eta bestea urdina merkataritzarako, ostalaritzarako eta gainerako negozioetarako. Pertsona bakoitzak gehienez 5 bonu erosi ahal izango ditu lehen sektoreko ekoizleentzat eta 10 bonu gehienez, merkataritza, ostalaritza eta gainerako negozioetarako bonuen kasuan.
Interesatuek Amorebieta-Etxanoko Udaleko Herritarrentzako Zerbitzuaren bulegoetan eskuratu ahal izango dituzte bonoak, 07: 30etik 15: 00etara, aldez aurretik hitzordua eskatuta (010 edo 946 300 002 telefonoetara deituz, udalaren webgunea edo udaletxean eta Zelaietan dauden herritarren kutxazainak erabiliz).

+ Leer más

Ate irekiak eta matrikulazioa Haurreskolan

10/04/2024
Familia interesdunek apirilaren 22tik maiatzaren 10era aurkeztu ahal izango dituzte eskaerak, bai online edotaaurrez aurre. • Apirilaren 18an, halaber, ate

Restaurante Propi, la sede social del Zornotza Saskibaloi Taldea

21/03/2024

Lander Urien lleva las riendas del Restaurante Propi desde el pasado mes. Este iurretarra formado en los fogones de los

LAS CIGUEÑAS VUELVEN A ANIDAR EN AMOREBIETA

27/02/2024

En Amorebieta hay un gran nido en el lado sur del campanario de la parroquia AndraMari ocupado por una pareja.

Este sitio web utiliza cookies para mejorar su experiencia de navegación y asegurar el correcto funcionamiento del sitio. Al continuar utilizando este sitio, reconoce y acepta el uso de cookies.

Aceptar todo Aceptar solo las requeridas