‘Andres Espinosa: Bakarrik eta Libre’ liburua aurkeztuko dute astelehenean Zelaieta aretoan•

  Liburuak mendizale zornotzarraren ibilbidea kontatzen du bereziki, komiki formatuan; euskal mendizaletasunak ere badu tartea obra honetan. 19:00etan izango da.

Sua Edizioak eta Mendifilmen komiki berria,mendizaletasunari buruzkoa, eskuragarri dago jada: ‘Andres Espinosa: Bakarrik eta Libre’. Datorren astelehenean, abenduak 19, arratsaldeko 19:00etan aurkeztuko da Zelaietako auditorioan, Ramon Olasagasti egilearen, Cesar Llaguno ilustratzailearen eta JabiBaraizarra (Mendifilm) eta Argiñe Areitio (Sua Edizioak) zuzendarien eskutik. Halaber, Andres Espinosa mendizale zornotzarrarekin erlazioa izan zuten hainbat pertsona ere izango dira aurkezpen ekitaldian.

Luciano Martinezek, Kultura eta Kirol zinegotziak, komiki honen argitalpenaren garrantzia azpimarratu du, Espinosari eta bere lorpen ugariei aitortza bat egiten dietelako. Era berean, mendizale zornotzarrak eta herritarrak orokorrean gonbidatu ditu asteleheneko aurkezpen ekitaldira, Andres Espinosaren ibilbidea hurbilagotik ezagutu ahal izateko.

Euskal mendizaletasunaren aitzindaria

Andres Espinosak (Amorebieta-Etxano 1903-1985) balentria handiak lortu zituen euskal mendizaletasunak lehen urratsak ematen zituen bitartean. Nahiz eta bere ibilbidea euskal mendietan hasi, bere lorpen handienak gure lurraldetik kanpo izan ziren, hala nola: Urriellu tontorra sokarik gabe eskalatzea, Mulhacen, Veleta eta Teide bakarrik igotzea, Mont Blanc eta Cervino gailurrak bakarrik igotzen lehena izatea, Afrika zeharkatzea Kilimanjaro igotzeko edo Himalaiaraino bidaiatzea gailur berrien bila.

Hirugarren komikia

‘Andres Espinosa: Bakarrik eta Libre’ lana Sua Edizioak eta Mendifilm Festivalek mendiari buruz argitaratutako komiki sorta baten hirugarrena da. Aurretik, beste bi komiki ere argitaratu dira: ‘Everest, Herri bat gailurrean’ eta ‘Iñurrategi anaiak, Mendiari bihotza emanak’.

+ Leer más

‘Ombuaren Itzala’ se proyectará en Amorebieta-Etxano el 20 de marzo

13/03/2025

El próximo jueves, 20 de marzo, a las 19:30, el Auditorio de Zelaieta acogerá la proyección de Ombuaren Itzala, un

La coral Alaiak recibe el premio Marixelarre en un emotivo acto en Amorebieta-Etxano

10/03/2025

Amorebieta-Etxano ha rendido homenaje a la coral Alaiak en la cuarta edición del premio Marixelarre, en un acto celebrado el

Sesión especial de cortometrajes dirigidos por mujeres en el Cine Club de Amorebieta

06/03/2025

El próximo martes 11 de marzo a las 19:00h, con motivo de la conmemoración del Día Internacional de la Mujer,

Este sitio web utiliza cookies para mejorar su experiencia de navegación y asegurar el correcto funcionamiento del sitio. Al continuar utilizando este sitio, reconoce y acepta el uso de cookies.

Aceptar todo Aceptar solo las requeridas