Zornotzan

Cultura

Antzerkia eta online ikuskizunak uda guztian Zornotza Aretoan

• Programazio berria bihar hasiko da Ondoko hilobiko tipoa Txalo konpainiaren antzezlanarekin, eta ekainean ikusle eta gustu guztietarako ikuskizunak ikusi ahal izango dira.
• Ekaineko proposamenak eta apirilean eta maiatzean argitaratutako ikuskizunak uda guztian ikusgai egongo dira Zornotza Aretoko webgunean: https://sarrerakzornotzaaretoa.com/mediateka/

Amorebieta-Etxanoko Udaleko Kultura Sailak, Zornotza Aretoaren bidez, online programazioa areagotuko du ekainean, herriko konpainien hainbat ikuskizunekin, eta baita martxoa eta maiatza bitartean ikuskizuna eskaintzeko asmoa zuten hainbat konpainiarekin.
Programazio berria bihar hasiko da, 20:15ean, Txalo konpainiarekin eta Ondoko hilobiko tipoa euskarazko antzezlanarekin, Iker Galartza eta Aitziber Garmendiarekin.
Asteartean, ekainaren 2an, Anita Maravillasen Blue Bird umeen antzezlana argitaratuko da, Miren Larrea zornotzarraren antzerki konpainikoa. Gizakien tamainako txotxongiloen ikuskizuna da, maitasun eta abenturaz betea, 20. hamarkadara bidaian eramango gaituena, txori urdinaren bila.
Ostiralean, eskainaren 5ean, Atx konpainiaren Fakiu ikuskizunaren txanda izango da. Euskarazko antzezlan honetan instintuak lantzen dira eta Zornotza Aretoko kide ezagun batek parte hartzen du, Sandra Fernández Agirrek.
Hurrengo ostiralean, ekainaren 12an, Kibubu umeen antzezlanaren txanda izango da, Marie de Jongh konpainiaren eskutik eta Javi Renobalesen parte-hartzearekin. Protagonistak Xebas eta Cocó pailazoak dira eta beraien hurrengo ikuskizunean arrakasta izateko, benetako gorila bat erabili nahi dute, baina sekula ahaztuko ez duten lezioa ikasiko dute.
Ekainaren 16tik, asteartetik aurrera, Ekoma antzerki taldeak Rosalinda, Sous le ciel antzezlana online eskainiko du. Formatu txikiko antzezlana da, umorez betea, bakardadea, benetakoa izatearen balioa, bizitza maitatzea, adorea, eta maitasunak maitasuna sortzen duela beti erakutsiko dizkiguna.
Zornotza Aretoak Haizetara jaialdiari ere keinu bat egingo dio, jaialdia hastekoa zen astean. Ekainaren 19an bideo bat estreinatuko da jaialdiko 14 edizioak biltzen dituena, eta Udaleko Kultura Sailak aste horretan burutu nahi dituen ekimenen barruan kokatuta dago.
Hilabete honetako programazioa dantzarekin amaituko dugu, hilaren 26an, Elirale konpainiaren eskutik. Artha ikuskizuna itsasoaren mugimenduekin lotuta dago, eta gizakiak alde egiteko duen eskubide eta askatasunaren inguruan gogoeta egiten du.
Programazio guztia, apirilean eta maiatzean argitaratutako ikuskizunez gain, edozein unetan ikusi ahal izango da eta edozein gailutik, baina betiere Zornotza Aretoko webguneko mediatekatik (uda guztian ikusgai egongo da): https://sarrerakzornotzaaretoa.com/mediateka/

+ Leer más

«Bazkaolesteko Kantuak»: Fin de Semana Cultural del XX aniversario de la Asociación de Vecinos de Etxano

12/11/2024

El pasado fin de semana, el coro Tolosaldeko Ahots Gazteak (TAG) presentó en Amorebieta-Etxano, durante el Fin de Semana Cultural, el proyecto titulado «Bazkaria Kantuak». Los miembros del TAG, el grupo de trikitixa Soinutxikie, bajo la dirección de Nagore Palacios,

Etxano auzo elkartearen XX. urteurrena

06/11/2024

El 8 de noviembre dará comienzo el XX aniversario de la asociación de vecinos Etxano. A las 17:30 horas, en la escuela de Etxano, tendrá lugar el curso de irrintzi, impartido por Amaia Gartzia. A continuación, a las 19:00 horas,

La iniciativa Musikaz Hobe volverá a llenar de música las residencias en su décima edición

06/11/2024

Las residencias de Amorebieta-Etxano volverán a llenarse de música próximamente con el inicio de la décima edición del ciclo de conciertos Musikaz Hobe, una iniciativa destinada a llevar la música en directo a seis residencias del municipio. Este proyecto, que