Noticias

Apirilaren 17an irekiko da 2023ko Udalekuetan eta Gauero Udan programetan izena emateko epea

  Apirilaren 28ra arte egongo da epea zabalik, eta aurrez aurre edo online egin ahal izango da Gazte Informazio Bulegoan edo www.amorebieta-etxano.eus helbidean.

  Udalekuetako edizio berri hau 4 eta 11 urte bitarteko neska-mutilei dago zuzendua, 2012 eta 2019 artean jaiotakoei; Gauero Udan programa berriz 11 eta 15 urte bitarteko neska-mutilei dago zuzenduta.


Amorebieta-Etxanoko Udalak apirilaren 17an irekiko du Udalekuak 2023 eta Gauerko Udan programan izena emateko epea.

Udalekuak 2023

Udalekuetako kanpaina berria 4 eta 11 urte bitarteko haurrei dago zuzendua, 2012 eta 2019 artean jaiotakoentzat. Edizio berri honetan ere lau aukera izango dira, izena emateko lau aste independente: ekainaren 26tik 30era, uztailaren 3tik 7ra, uztailaren 10etik 14ra eta uztailaren 17tik 21era. Halaber, bi ordutegiren artean aukeratu ahal izango da: A txanda 09:00etatik 13:00etara eta B txanda 09:00etatik 15:00etara (jantoki-zerbitzuarekin). Era berean, goizeko 08:00etatik 09:00etara harrera zerbitzua eskainiko da. Ordutegia aldatu ahal izango da programazio ezberdinetako jardueren arabera, hala nola txangoak, irteerak eta abar. Udalekuak Larrea LHIko instalazioetan eta udal kirol eta kultura-instalazioetan egingo dira, jarduera-programaren arabera.

Gauero udan

Era berean, Amorebieta-Etxanoko Udalak Gauero Udan programaren data eta ordutegia zehaztu ditu: txanda bakarra izango da, ekainaren 26tik uztailaren 7ra, 10 egun, 09:00etatik 14:00etara. Hala ere, 10 egunetatik 6etan gerta liteke ordutegia luzatzea. Programa 2008-2011 aldian jaiotakoei eta egun 11-15 urte bitartean dituzten gazteei dago zuzenduta. Gauero Udan programa udalaren kirol eta kultur instalazioetan garatuko da jarduera-programaren arabera; gainerako egunetan irteerak egingo dira abentura anitzeko jarduerak egiteko (nahitaezkoa izango da igeri egiten jakitea). Prezioari dagokionez, izena eman dutenek 120 euro ordaindu beharko dituzte.

Izen ematea eta matrikulazioa

Bi programetan Izena emateko epea apirilaren 17tik 28ra egongo da zabalik, eta bi modutara egin ahal izango da: aurrez aurre, Gazte Informazio Bulegoan, astelehenetik ostiralera, 11:00-13:00 eta 17:00-20:00 ordutegian; eta online, www.amorebieta-etxano.eus udal webgunean, izen-emateak atalean (ez da izen-ematerik egingo telefonoz).

Kanpainan Amorebieta-Etxanon erroldatuta ez dauden pertsonek ere eman ahal izango dute izena, baina zornotzarrek lehentasuna izango dute eskaera handia bada. Hala ere, eskariak handiagoa izaten jarraitzen badu, maiatzaren 10ean egingo den zozketa publikoaren bidez esleituko dira plazak. Egun horretan bertan baieztatuko da plazaren esleipena SMS bidez.

Inskripzioa banaka edo taldeka egin ahal izango da. Taldeka egiten bada, gehienez 3 pertsona inskribatu ahal izango dira talde bakoitzeko. Kasu horietan eskaera bakar bezala hartuko da, nahiz eta horrek ez duen bermatzen jarduerak garatzeko orduan talde berean egotea. Era berean, txanda bakoitzeko gehienez 6 plaza gordeko dira premia bereziak dituzten haurrentzat. Kasu guztietan izena emateko derrigorrezkoa izango da Ametx txartela aktibatuta izatea, ume txartela bezala, edo Gazte txartela edo Gaztetxoko txartela bezala.

Plazaren konfirmazioa eta matrikulazioaren ordainketa maiatzaren 12tik 25era bitartean egin beharko da. Epea igarotakoan ez bada ez konfirmaziorik ez ordainketarik egin, plaza galduko da.

Azkenik, Udalekuen kasuan , bilera informatibo bat egingo da ekainean haurren gurasoekin edo tutoreekin, eta bertan programa, jarduerak eta irteerak azalduko dira besteak beste, eta baita kontuan hartu beharreko puntu garrantzitsuenak ere.

+ Leer más

“Zornotza Gazte Take Action” continúa reforzando la participación juvenil en el municipio

17/01/2025

Tras el éxito de ‘Zornotza Gazte Take Action’ llevada a cabo entre septiembre y diciembre en el colegio Karmelitak Amorebieta y el instituto Urritxe, la iniciativa continúa su recorrido en Amorebieta-Etxano y esta vez lo hará en Andra Mari Ikastola

La iniciativa Berba Lapiko destaca la importancia del agua durante el mes de enero

17/01/2025

Este mes de enero, la iniciativa Berba Lapiko pondrá el foco en el agua como eje esencial para un futuro sostenible, alineándose con los Objetivos de Desarrollo Sostenible (ODS) de la Agenda 2030, y su importancia para garantizar una vida

El Programa Zainduz presenta nuevas actividades para enero

09/01/2025

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano organiza diversas actividades durante todo el curso dentro del ‘Programa Zainduz: Cuidados para las personas cuidadoras’. El objetivo del programa es ayudar a las personas cuidadoras o familiares de personas en situación de dependencia, dedicándoles tiempo

Este sitio web utiliza cookies para mejorar su experiencia de navegación y asegurar el correcto funcionamiento del sitio. Al continuar utilizando este sitio, reconoce y acepta el uso de cookies.

Aceptar todo Aceptar solo las requeridas