Textoa eta argazkiak: Amaia Larruzea Motxobe
Koronabirusaren pandemiak erabat aldatu du gure egunerokotasuneko jarduna eta era, erabat geure zaletasunak gozatzeko era, eta batez ere, berau jendearekin partekatzeko era. Egun, egoera onena ez den arren, Zornotza Mendi Taldeko kideek lan nekeza egin ondoren, urrirako antolatutako probarekin aurrera egitea erabaki eta segurtasun neurri guztiak hartuta, urte zail eta gogor honetan eman diren txapel bakarrenetarikoak jantzi dizkiete mendi lasterketako txapeldunei.
“Polita bezain agonikoa izan da”, adierazi du Salomon taldeko Aritz Egea urretxuarrak lasterketa bezain pronto. Julen Larruzeak eta Oier Ariznabarreta goi mailako korrikalariek osatu dute podiuma. Emakumezkoetan ere, maila handia egon da, proba gutxi egon arren, sasoi betean daudela erakutsi dute. Graficas Sestao taldeko Sara Alonsok irabazi du eta Araitz Villak eta Eztize Duquek osatu dute podiuma.