Artearen Ibilbidea erakusketa jasoko du Amorebieta-Etxanok, kultura herritarrei hurbiltzeko BBK-k eta Bilboko Arte Ederren Museoak bultzatutako ekimena

Herriz Herri programaren barruan kokatzen da ekimena, eta Bizkaiko udalekin batera eragin sozial positiboko proiektuak lantzeko ekimenak gerturatu nahi dizkie herritar guztiei. Erakusketa Sabino Arana kalean ikusi ahal izango da urriaren 27tik azaroaren 2ra bitartean eta Bilboko Arte Ederren Museoko artelanen erreprodukzioak biltzen ditu Historia hilezkorrak lelopean.

Urriaren 27tik azaroaren 2ra, Amorebieta-Etxano aire zabaleko museo bihurtuko da Artearen Ibilbidea erakusketari esker. Ekimen hori BBK-k eta Bizkaiko udalek bultzatutako Herriz Herri programaren baitan kokatzen da, gizarte-eragin edo inpaktu sozial positiboa duten baterako ekintzak sustatzeko. ivo.

Erakusketa ibiltari hau BBKren eta Bilboko Arte Ederren Museoaren arteko elkarlanaren emaitza da. Artea eta kultura Bizkaira eta bizkaitarrengana hurbiltzea du helburu, espazio publikoetan kalitate handiko artelanen erreprodukzioen bidez. Amorebieta-Etxanora Udalarekin batera egindako lankidetzari esker iritsi da.

“Historia Hilezkorrak” lelopean, erakusketa Sabino Arana kalean ikusi ahal izango da, eta gai horrekin zerikusia duten zenbait artelan esanguratsuren erreprodukzioak izango ditu, jatorrizko obrak Bilboko Arte Ederren Museoan daudelarik. Dagozkien azalpen-audioak (euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez) telefono mugikorretan doan deskargatu ahal izango dira QR kode baten bidez. Amorebieta-Etxanotik igaro ostean, Artearen Ibilbidea Artzentalesera iritsiko da urriaren 27tik azaroaren 2ra.

Herriz Herri, gizarte-eragin positiboa Bizkaian

Lehenengo edizioan izandako arrakastaren ondoren, BBK-k berriro jarri du abian Herriz Herri proiektua. Ekimen ibiltari horren helburua da Bizkaian ahalik eta udalerri gehienetara iristea, aukera-berdintasuna, gizarteratzea eta garapen jasangarria sustatzen dituzten eta 2030 Agendarekin eta GJHekin bat egiten duten proiektuak elkarrekin lantzeko. Dagoeneko Bizkaiko 61 udalerrik bat egin dute ekimenarekin.

Proiektu honekin, BBK-k bizkaitarren kohesioarekin eta ongizatearekin duen konpromisoa erakusten du, eta katalogo berritua aurkezten du; hor, Artearen Ibilbideaz gain, lurraldeko hainbat udalerritan gauzatuko diren ekimen berriak jasotzen dira: kolektibo hori motibatzeko eta berdintasuna eta tratu ona bultzatzeko gazteei zuzendutako proposamenak; emakumeari, inklusio edo gizarteratzeari edo kulturartekotasunari buruzko gaiak lantzeko ikaskuntza-komunitateak; klima-aldaketari buruz kontzientziatzeko ziklo bat; eta 2030 Agendaren inguruan sentsibilizatzeko haurrentzako tailer ludikoak.

BBKri buruz

BBK Banku Fundazioa hasieratik dago konprometituta Bizkaiaren garapen ekonomikoarekin eta ongizatearekin, ondare- eta finantza-kudeaketa sendo bati esker. Kudeaketa horri esker, gardentasunez eta zorroztasunez, gizarte-ekintza berritzaile eta irekia egin dezake, eta haren etorkizuneko jasangarritasuna bermatu.

+ Irakurri

La Revelia jatetxeak Michelin izarra eskuratu du Zornotzan

2025/11/28

Zornotzak izar berri bat du gastronomiaren mapan. Michelin gida ezagunak bart ospatu zuen urteroko gala, eta sarituen artean izan da

Zelaietak Mikel Etxebarria Etxeitaren “Jai demokratikoen aldeko borroka. 1975-1976ko Karmenak” erakusketa hartuko du datorren astelehenean, abenduak 1

2025/11/26

Erakusketak 1975 eta 1976ko Karmenetan Zornotzako gazteriak jai parte-hartzaileagoen alde egindako borroka jasotzen du. Abenduaren 22ra arte egongo da ikusgai

Euskrowd: Adimen Artifizialak euskara naturala ulertzeko jauzi kolektiboa

2025/11/26

Euskrowd euskararen etorkizun digitala bultzatzeko sortutako proiektu parte-hartzailea da. Aplikazio honen helburua hizkuntza-teknologiak hobetzea da, etorkizun hurbilean gailu digitalek euskara

This website uses cookies to enhance your browsing experience and ensure the site functions properly. By continuing to use this site, you acknowledge and accept our use of cookies.

Accept All Accept Required Only