Bakailao ‘TOURtilla’, Eneko Atxak Tourreko Irteera Handirako sortutako pintxoa

Euskaditik Tour de France 2023ren irteerako ekitaldi handiaren baitan, Euskadiko hiru Ostalaritza Elkarteek, Erakundeek eta Grand Départ Pays Basqueko antolatzaileek bakailao ‘TOURtilla’  aurkeztu dute, Eneko Atxak abagune berezi honetarako bereziki sortutako pintxoa. Ekitaldian Ainara Basurko (Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Diputatua), Cristina Múgica (Bizkaiko Foru Aldundiko Lurralde-lehiakortasuneko eta Turismoko zuzendaria) eta Xabier Ochandiano (Bilboko Udaleko Ekonomiaren Garapen, Merkataritza eta Enpleguko zinegotzia) egon dira, Euskadiko hiru Ostalaritza Elkarteetako ordezkariekin bat.

Ahogozagarria Bilboko Goi Mailako Ostalaritza Eskolan erakutsi dute, eta bideo baten bidez, sukaldariak berak (ezin izan da bertaratu lan-arrazoiengatik) errezetaren xehetasunak eta miniatura goxo honen elaborazioa azaldu ditu. Kasualitatez, Eneko Atxa Amorebieta-Etxanokoa da, Frantziako hirugarren etapa abiatzen den udalerrikoa. Sukaldariak berak adierazi duen bezala, “erronkak asko gustatzen zaizkigunez eta uztail honetan oso garrantzitsua den bat daukagunez, sukaldariak eta ostalariak ere prest gaude une handi honetan parte hartzeko”.

“Ideia bi pasiotatik sortzen da. Txirrindularitzatik, hemen oso errotuta dagoen zerbait baita guretzat, eta gastronomiatik, pintxoetatik kasu honetan, errotze eta erakarpen ahalmen hori ere badutelako. Hortik sortu zen bakailaoa, bertako barazkiak, baserriko arrautzak… erabiliz ‘TOURtilla’ bat egiteko ideia. Horrela, kolektibo polit hau osatzen dugun kide guztiok geure kolorea emango diogu marea hori handiari”, azaldu du Azurmendi jatetxeko jabeak.

Chef ezagunaren iritziz, “Tourra bezalako gertakari garrantzitsu baten aurrean, nor garen, non gauden, modu berezian adierazteko aukera izan daiteke pintxoa. Hemengo jendeak oso ondo ezagutzen duen zerbait da, gozatzen jarraitzen duguna, eta badakigu, esperientzia propioz ezagutzen dugu, bisitatzen gaituzten guztiek gure lurraldearen zati bat eramaten dutela, gauzak ulertzeko dugun moduarena, gure izaerarena, pintxo moduan. Pintxoak enbaxadore zentzu hori du”, nabarmendu du.

Dastatu hemen TOURreko pintxoa

Aurkezpen-bideoa eta errezetaren tutoriala Euskadiko ostalari guztien eskura jarriko dira Grand Départ Pays Basqueko webgune ofizialean eta ostalaritzako hiru elkarteetako edozeinetan. Horrela, errezeta errepikatu ahal izango dute eta jendeak bere establezimenduetan dastatu ahal izango du.

Bakailao ‘TOURtilla’ eskaintzera animatzen diren establezimenduek “Dastatu hemen TOURreko pintxoa” kartel identifikatzailea erakutsiko dute establezimenduen kanpoaldean. 

+ Leer más

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano recuerda que está prohibido acceder a la zona del hundimiento en la calle San Miguel, por motivos de seguridad

16/04/2025

El pasado 14 de marzo, el Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano cerraba un tramo de la calle San Miguel a la altura

Abierto el plazo para participar en las Colonias y GaueroUDAN 2025

08/04/2025

Un año más, Amorebieta-Etxano apuesta por el ocio educativo a través de sus programas de verano: Colonias y GaueroUDAN 2025.

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano llevará a cabo trabajos de asfaltado en distintas zonas del municipio la próxima semana

07/04/2025

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano informa que, desde el 7 a 11 de abril, se realizarán trabajos de asfaltado en dos

Este sitio web utiliza cookies para mejorar su experiencia de navegación y asegurar el correcto funcionamiento del sitio. Al continuar utilizando este sitio, reconoce y acepta el uso de cookies.

Aceptar todo Aceptar solo las requeridas