Cultura

Behotsik orkestraren kontzertua: Aritz Labrador zuzendaritzan eta Elisene Alzola biolinista bakarlaria

ZORNOTZAKO ITUNAREN 150. URTEURRENA  Amorebieta-Etxanoko Zornotza Aretoan izango gara, Zornotzako Itunaren 150. urteurrena ospatzeko herrian antolatu duten egitarau zabalaren barruan.

150 urte igaro dira Bigarren Gerra Karlistari amaiera emateko asmoz Zornotzako Ituna sinatu zenetik. Hitzarmen hau 1872ko maiatzaren 24an sinatu zuten, liberalen partetik, ordura arte Espainiako gobernuaren presidente zen Francisco Serrano jeneralak, eta karlisten aldetik Bizkaiko Foru Aldundiaren ordezkari ziren Fausto Urkizuk eta Juan E. Oruek, beren izenean eta Antonio Arginzoniz jaunaren izenean. Azkenean, liberalek eta karlistek itun hau onartu ez zuten arren, gerrak jarraitu zuelarik, negoziazio saiakera hau gertaera historiko garrantzitsua izan zen azken Karlistaldi honetan.

Hori dela eta, udalerriak ez du alde batera utzi nahi efemeride esanguratsu hau, eta denboran atzera egin nahi du kultura-jardueren programa zabal baten bidez, maiatzaren 1etik 24ra luzatuko dena. Programa honetan, adin guztiak hartuko dituen publiko batengana iritsi nahi dute, formatu desberdinen bitartez. Programatutako jardueren artean, hitzaldiak, antzezlanak, haur eta gazteentzako jarduerak, erakusketa bat, liburu bat eta, nola ez, prestatzen ari garen kontzertua ere egongo da.

ZORNOTZAN KONTZERTUA, BI ZORNOTZARREN ONDOAN

Maiatzaren 24an ez gara bakarrik egongo. Zornotzako Itunaren 150. urteurrena ospatzen dugun kontzertu berezi honetan bi zornotzar handi izango ditugu lagun.

Alde batetik, lagun zahar bat izango dugu zuzendari lanetan. Ilusio handia egiten digu Aritz Labradorrekin berriro lan egiteak, 2019ko Musika-Música jaialdian egin genuen bezala, 10 urte hauetan eman dugun kontzerturik onenetakoa eskaini genuelarik. Errepertorio polita baina zaila dugu aurretik, baina entseguek aurrera egin ahala, Aritz gure onena ateratzen dabil.

Bestalde, Elisene Alzola biolinista izango dugu, prestatzen ari garen errepertorioko pieza batean bakarlari gisa arituko dena. Elisenek Leipzigeko (Alemania) Hochschule für Musik und Theater Leipzig Goi Mailako Kontserbatorioan egin zituen ikasketak. Ondoren, Leipzigen master artistiko bat egin zuen Mariana Sirburen zuzendaritzapean. Gaur egun Euskadiko Orkestraren eta Bilbao Orkestra Sinfonikoaren kolaboratzailea da.

Kontzertua maiatzaren 24an, asteartea, arratsaldeko 20: 00etan izango da Amorebieta-Etxanoko Zornotza Aretoan. Sarrerak jada salgai daude Zornotza Aretoaren webgunean, 3 €-ko prezioan.

+ Leer más

Hilero Zornotzan presenta la plataforma de video hi!kusi!

22/01/2025

La revista local Hilero Zornotzan, con 32 años de historia publicando mensualmente, da un importante salto hacia la digitalización. En colaboración con la productora audiovisual Pausa Digital, que asumió la gestión de la revista en mayo de 2024, se ha

Guía de cursos y actividades ‘Zornotzan’ para el primer semestre de 2025

22/01/2025

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano ha presentado la guía de cursos y actividades ‘Zornotzan’, diseñada para el período de enero a junio de 2025. La publicación recoge una amplia oferta formativa y de ocio dirigida a todas las edades con el

La exposición «Essaouira: Haize Uria» llega al Centro Zelaieta y podrá visitarse hasta el 31 de enero

15/01/2025

La sala de exposiciones del Centro Zelaieta de Amorebieta-Etxano acogerá, a partir de mañana, es decir, del 14 al 31 de enero, la exposición fotográfica «Essaouira: Haize Uria / La ciudad del viento» del durangarra Iban Gorriti. Esta colección recoge

Este sitio web utiliza cookies para mejorar su experiencia de navegación y asegurar el correcto funcionamiento del sitio. Al continuar utilizando este sitio, reconoce y acepta el uso de cookies.

Aceptar todo Aceptar solo las requeridas