Eusko Jaurlaritzaren LGTBI pertsonentzako arreta, informazio eta laguntza zerbitzua da eta, Amorebieta-Etxanoko Udalarekin elkarlanean, aurrez aurreko doako arreta konfidentziala eskainiko die LGTBI pertsonei, familiei eta entitateei. Arreta gunea Musika Eskola Zaharrean kokatuko da (Elizalde kalea, 2), 11:00etatik 17:00etara.
Datorren asteazkenean, azaroaK 12, Berdindu Bizkaia zerbitzua Amorebieta-Etxanora etorriko da LGTBI pertsonei, familiei eta entitateei zuzendutako arreta, informazioa eta aholkularitza presentziala, doakoa eta konfidentziala eskaintzera. Arreta gunea Musika Eskola Zaharrean kokatuko da (Elizalde kalea, 2), 11:00etatik 17:00etara.
Berdindu, Eusko Jaurlaritzaren LGTBI pertsonentzako arreta, informazio eta laguntza zerbitzua da eta asteazken honetan eskainiko da Amorebieta-Etxanoko Udalarekin elkarlanean. Helburua da baliabidea herritarrei hurbiltzea, espazio seguru eta profesional baterako sarbide zuzena eta pertsonalizatua erraztuz.
Jardunaldian, interesa duen edozein pertsona bertaratu ahal izango da sexu-identitatearekin eta -orientazioarekin, LGTBIQ+ legeriarekin, sexu-aniztasunaren inguruko hezkuntzarekin, filiazioarekin edo aniztasun afektibo-sexual eta generoarekin lotutako edozein gai kontsultatzera. Ez da beharrezkoa aurretik hitzordua eskatzea, eta kontsulta guztien konfidentzialtasuna bermatuta dago.
Udalak aukera hau baliatzera animatzen ditu herritarrak, informazioa eskuratzeko, zalantzak argitzeko edo, besterik gabe, aniztasunarekiko errespetua eta inklusioa sustatzen dituen zerbitzua gertutik ezagutzeko.
Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu Berdinduko doako 900 840 128 zenbakira.



