‘Bertokoak Berton’ udazkenean itzuliko da, Euba, San Migel, Etxano eta Boroa auzoak biziberritzeko jarduerez betetako egitarau zabalarekin

Egitarauaren baitan hainbat jarduera eskainiko dira, hala nola artisau xaboi tailerrak, txokolate dastaketa, inprobisazio jokoak, eskulanak (decoupage) eta neguan barazki hartzigarri eta pateekin egindako sukaldaritza esperientzia. Gainera, jarduera bereziak egingo dira hainbat auzotan, hala nota Arestik Xabier Amurizarekin emango duen kontzertua eta bingo saioa Etxanon, “Los Judas de la Impro” inprobisazio ikuskizuna San Miguelen eta antzerki laburra Boroan.

Bertokoak Berton ekimena udazkenean itzuliko da, ohiko moduan, udalerriko landa auzoak biziberritzeko asmoz. Egitarauaren baitan ekintza sorta zabala eskainiko da, urritik urtarrilera bitartean, Boroa, Euba, Etxano eta San Miguel auzoetan. Publiko guztientzako jarduera anitzak izango dira, hala nola, artisa xaboien tailerra, txokolate dastaketak, inprobisazio-jokoak, eskulanak (decoupage) eta negurako fermentuak eta barazki-pateak egiteko esperientzia gastronomikoak. Gainera, Boroa, Etxano eta San Miguel auzoek jarduera bereziak izango dituzte, auzo hauetan bakarrik burutuko direnak, programaren eskaintza osatuz.

Programazio osoa:

  • Artisau xaboi eta pomada natural tailerra: garagardoaren azpiproduktuak erabiliz, legamia eta lupulua xaboi eta krema naturalak egiteko tailerra.
  • Txokolate dastaketa: Txokolate mota desberdinen dastaketa, kafez lagunduta.
  • Inprobisazio-jokoak: Mitxel Santamariñaren gidaritzapean, aktoreek publikoaren iradokizunetatik sortutako istorio paregabeak sortuko dituzte.
  • Decoupage: Arte teknika hau ikasi eta praktikatzea, irudiak moztuz eta gainazaletan itsatsiz.
  • Fermentuak eta barazki-patéak neguan: Neguko menuetarako barazki freskoekin fermentuak eta patéak prestatzen ikasteko tailerra.

Ekintza bereziak

  • San Miguel: Azaroaren 15ean, 20:00etan, ermita aurrean “Los Judas de la Impro” inprobisazio ikuskizuna egingo da, non lau aktore eta inprobisagilek publikoaren iradokizunetatik sortutako istorioak proposatuko dituzten, sorpresaz, emozioz eta umorez beteta.
  • Etxano: Urriaren 18an, 19:30ean, Arestiren “Nire aitaren etxea defendatuko dut” kontzertua izango da, Xabier Amurizak “a capella” eta trikitilariekin, musika eta ahotsen arteko uztarketa berezian.
  • Boroa: urtarrilaren 17an, antzerki laburra eskainiko da eta jardunaldi horretan bi antzezlan labur ikusi ahal izango dira.

Ekintza hauekin, udalak bere konpromisoa berresten du herri-barrutietako bizitza kulturala eta komunitarioa indartzeko. Publiko guztientzako jarduerak eskaintzeaz gain, parte-hartze aktiboa eta auzokideen arteko topaketak sustatzea da helburua, aisialdia baino askoz gehiago emateko.

+ Irakurri

Mangamoreren 20 urteak ospatuko da japoniar kulturari eskainitako bi jardunaldirekin

2026/10/07

Jaialdia urriaren 10ean eta 11n itzuliko da, udalerriko hainbat gunetan publiko guztientzako doako jarduerekin eta hogeigarren edizioa ospatzeko programazio bereziarekin.

«PINTURA NIRE AMETSA IZAN DA TXIKITATIK» Mª Tere Ugarriza margolariaren erakusketa

2026/10/06

BADIRA TXIKITATIK GUREKIN DAUDEN ZALETASUNAK, NAHIZ ETA BIZITZAKO BESTE LEHENTASUN BATZUENGATIK URTE BATZUK ALBO BATERA UTZI BEHAR IZAN. Mª TEREREN

GUROT Euskal Tribiala 16 urtetik gorakoentzako modalitate berri batekin dator

2026/10/01

Erronka Amorebieta-Etxanoko eta Bizkaiko beste udalerri batzuetako herritarrei zuzenduta dago, eta ezagutza, dibertsioa eta euskararen erabilera uztartuko ditu azaroaren 9tik

This website uses cookies to enhance your browsing experience and ensure the site functions properly. By continuing to use this site, you acknowledge and accept our use of cookies.

Accept All Accept Required Only