BESUE “Kultura, euskara eta feminismoa herri erdire ekarri dogu “

Gente asko harrituta geratzen da, Luis Urrengoetxean dagoen kalejoira sartzerakoan, ezkerretara zegoen Aldazabal harategia orain jende gainezka egoten dela ikusterakoan. Hemen bertan jarri baitu Besue taldeak bere elkartegunea.

Besue espazio kulturala; kultura, feminismoa eta euskara bultzatzeko espazioa da. Nagore Palacios Besue elkartearen sortzaileetako bat izan da, bere inguruko jendeari kultura arloan zeuden gabeziak galdetuz eta lehenengo batzarrak hasiz.

Besue elkarteko helburua gero eta bazkide gehiago izatea da, 120 bazkide ingurura heltzea espero dute. Gaur egun, 37 bazkide dira taldean, bakoitzak ahal duen aportazioarekin laguntzen du. Kudeaketa taldea 8 emakumek osatzen duten arren, gizonezkoak ere ateak zabalik dituzte bazkide izateko edota ekintzetan parte hartu ahal izateko.

Bazkideak ekintza guztietara dohainik sar daitezke. Ekintzak leku berean antolatzen dira eta denetarik dago: margoketa, euskal dantzak, eskulanak, etabar. Baita bakoitzak bere arloan egiten duen ikaskuntza bertan landu ahal du eta herriari eskeini.

Azken hilabeteei begira, Aste Santuan zehar umeentzako eskulan eta zientzia tailerra antolatu zuten eta apirilak 19an, Amaia Astobizak itzulitako Puta Zikinak liburuko aurkezpena eta solasaldia jardun zuten.

“Kultura, euskera eta feminismoa herri erdire ekarri dogu eta herrien hau falta zan. Besue ezagutuz gero, animatu gugana hurbiltzera, informazioa eskatzeko eta kontaktuan jartzeko. Adostasun batera heldu ahal gara”.

+ Leer más

El 27 de abril se celebrará la II Feria Ganadera y Artesana en Boroa

23/04/2025

El próximo 27 de abril, de 10:00 a 15:00 horas, Boroa acogerá la II Feria Ganadera y Artesana, un evento

La danza sale a la plaza: una iniciativa que une tradición y comunidad

14/04/2025

Durante todo el año se realizan ensayos con un doble objetivo: aprender nuevas danzas y recuperar o repasar otras ya

Amorebieta-Etxano se convierte en escenario de Bilbao BBK Live Herrian

14/04/2025

Como cada año, el festival Bilbao BBK Live amplía su alcance a diversas localidades de Bizkaia antes de su gran

Este sitio web utiliza cookies para mejorar su experiencia de navegación y asegurar el correcto funcionamiento del sitio. Al continuar utilizando este sitio, reconoce y acepta el uso de cookies.

Aceptar todo Aceptar solo las requeridas