Bilketa berezia martxan da

Amorebieta-Etxanoko Udalak bat egin du laguntza-produktuak biltzeko kanpainarekin

•  Amorebieta-Etxanoko Udalak dei egin du gurpil-aulkiak, taka-takak eta bestelako laguntza produktuak emateko. Mailegu solidario gisa erabiliko dira, eta mendetasun-egoeran dauden edo mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonentzatizango dira.

Laguntza Teknikoen Bankuak (Udal LTB) laguntza-produktuen bilketa masiboa antolatu du Bizkaian, hala nola, gurpil-aulkiak, taka-takak, ohe artikulatuak, eskaren aurkako koltxoiak, etxeko garabiak, makuluak, higiene-aulkiak eta bestelakoak biltzeko helburuarekin. Amorebieta-Etxanoko Udalak, proiektuaren laguntzaileak, bat egin du deialdiarekin, mendekotasun-egoeran dauden edo mugitzeko zailtasunak dituzten pertsona guztiek produktu solidario gisa jaso ahal izan ditzaten. Dohaintzak azaroaren 15etik abenduaren 12ra egin ahal izango dira, 94 440 91 16 telefonora deituz edo bat@fundacionabueloactual.org helbidera mezu bat bidaliz.

Horrela, artikulu horietakoren bat egoera onean dutenei eta behar ez dutenei gogorarazten zaie Udal BATekin harremanetan jar daitezkeela eta bizitza berri bat eman diezaieketela. Bankuak, artikuluak baliozkoak diren aztertu ondoren, jaso, higienizatu eta prestatu egiten ditu, beste pertsona batzuek erabil ditzaten. Maileguak Bankuko terapeuta okupazionalaren preskripzio eta aholkularitzapean egiten dira. Laguntza-artikuluak erabiltzaileei ematen zaizkie, eta, beharrezkoa bada, etxeetan muntatu egiten dute. Ondoren, Udal BAT arduratzen da, baita ere, gorabeherei erantzuteaz eta beharrezko mantentze-lanak egiteaz.

Helburua: artikuluen katalogoa zabaltzea

Kanpaina honen helburu nagusia da laguntza-artikuluen katalogoa zabaltzea, gero eta mailegu eskaera gehiagori erantzun ahal izateko eta produktu horiek berrerabiltzearen garrantziaz sentsibilizatzeko eta behar dituztenen eskura jartzeko. Horrela, Amorebieta-Etxanoko Udalak eta BAT Udal Erakundeak elkartasunerako eta aprobetxamendurako deia egin dute, pertsona askorentzat onuragarriak diren produktuak baitira.

Udal BATetik gogorarazi dute baliabide gutxien dituzten pertsonei arreta ematea lehenesten dutela, eta azpimarratu dute Euskadiko Desgaitasunaren Liburu Zuriaren arabera Bizkaian 40.832 pertsona daudela desgaitasunen bat eta 65 urtetik gora eduki, eta ezin izan dutenak laguntza-artikulurik izan beren jarduera normaltasunez egin ahal izateko.

+ Leer más

Abierto el plazo de confirmación de plaza en las Colonias y GaueroUDAN 2025

13/05/2025

A partir de hoy, lunes 13 de mayo, da comienzo el plazo de confirmación de plazas para las Colonias y

Amorebieta-Etxano lanza una encuesta ciudadana para diseñar su futura movilidad

12/05/2025

Amorebieta-Etxano ha puesto en marcha un proceso de participación ciudadana como punto de partida para la elaboración de un diagnóstico

Comienza la obra de la nueva rampa de acceso al Centro Nafarroa para mejorar la accesibilidad

09/05/2025

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano ha dado el pistoletazo de salida a las obras para la construcción de una nueva rampa

Este sitio web utiliza cookies para mejorar su experiencia de navegación y asegurar el correcto funcionamiento del sitio. Al continuar utilizando este sitio, reconoce y acepta el uso de cookies.

Aceptar todo Aceptar solo las requeridas