BILLENE BASERRIA, Txahal haragi salmenta online

Zornotzako Billene baserria Dudagoitia auzoan kokatuta dago. Bertan Asturiar txahal eta behiak transgenikorik gabeko pentsu naturalez eta larreetako belarrez elikatzen dira. Amarekin aske haziak titia kentzeko momentua heldu arte, gero kortan egoten dira. Bitartekaririk gabeko salmenta da. Urtean 25 bat txahal saltzen dituzte eta duela gutxi Azpigorri ahuntzak ere bai.
Saioa Mantzizidor da Billene baserriko arduraduna, bere senarra, Gorka Magunazelaia, lan handia egiten duen arren. Langabezian geratu zen eta zerbait egin behar zela esan zuen. Etxean afizio zutena ofizio bihurtu du. Gaur egun 50 buru dituzte eta 5 urte hauetan asko hasi da Billene.
Kalitaterik oneneko txahal haragi produktuak saltzen dituzte interneten bidez: aparteko, Lehen eta Bigarren kalitateko txahal xerra, txuletak, txahal haragi txikitua, zangarra eta gisatzeko haragia. Gainera hutsean ontziratu eta etiketatuak daude produktuak. Lan hau San Antonion dagoen Larrako haragiak izeneko lantegian egiten dira, behar diren baimen eta kontrol guztiekin.
Haragi-sorta, pakete desberdinetan hutsean ontziratutako produktuk osatzen dute. Hutsean ontziratuta daudenez, 2 astean jateko prest mantentzen dira, poltsak zabaldu gabe hozkailuan gordetzen badira. Hala ere, 3 edo 4 egunetan kontsumitu behar ez den haragia izoztea gomendatzen da, horrela ezaugarri eta kalitatea mantentzen baititu. 3 eta 5 kiloko haragi-sortak saltzen dituzte eta honez gain hanburgesak saltzen hasi dira eta arrakasta izugarria lortu dute dagoeneko.
Billene Baserriaren haragi-sorta erosi nahi baduzu bidali emaila; info@billenebaserria.es-era posta elektronikora edo 616 01 66 62-ra deitu. Bizkaia osoan etxez etxeko haragi-sorta banaketa zerbitzua dute. Durangaldean banaketa doanik da.

+ Leer más

Ate irekiak eta matrikulazioa Haurreskolan

10/04/2024
Familia interesdunek apirilaren 22tik maiatzaren 10era aurkeztu ahal izango dituzte eskaerak, bai online edotaaurrez aurre. • Apirilaren 18an, halaber, ate

Restaurante Propi, la sede social del Zornotza Saskibaloi Taldea

21/03/2024

Lander Urien lleva las riendas del Restaurante Propi desde el pasado mes. Este iurretarra formado en los fogones de los

LAS CIGUEÑAS VUELVEN A ANIDAR EN AMOREBIETA

27/02/2024

En Amorebieta hay un gran nido en el lado sur del campanario de la parroquia AndraMari ocupado por una pareja.

Este sitio web utiliza cookies para mejorar su experiencia de navegación y asegurar el correcto funcionamiento del sitio. Al continuar utilizando este sitio, reconoce y acepta el uso de cookies.

Aceptar todo Aceptar solo las requeridas