Birziklatzeko edukiontzi berriak jarri ditu Amorebieta-Etxanoko Udalak, ingurunea zaindu eta hondakinen bereizketa sustatzeko

  • Lehen edukiontziak jada Zelaietan eta Andra Mari kalean jarri dira, eta laster iritsiko dira ikastetxeetara eta jende ugari biltzen den beste guneetara.
  • Ekimen hau udalerriko ikastetxeek Agenda Eskolarra 2030 programaren bidez proposatu eta bultzatu dute.

Amorebieta-Etxanoko Udalak ingurumenarekiko eta jasangarritasunarekiko duen konpromisoa berretsi du, udalerriko hainbat tokitan birziklatzeko edukiontzi berriak jarriz. Ekimen honen bidez, herritarrei hondakinak jatorrian bereizteko aukera erraztu nahi zaie, birziklapena sustatuz eta udalerriko birziklatze-tasa handituz.

Lehenengo edukiontziak Zelaietako haurrentzako jolasgunean eta Andra Mari kalean jarri dira, eta hurrengo egunetan ikastetxeetan eta jende asko ibiltzen edo egoten den beste gune batzuetan jarriko dira. Helburua da Amorebieta-Etxanon bizi diren edo bisitatzen duten guztiek ingurunea zaintzeko baliabide erraz eta erabilgarriak izatea da.

Jarritako edukiontzietan lau hondakin mota bereiz daitezke: organikoa, papera-kartoia, ontzi arinak eta errefusa. Bakoitza kolore ezberdineko estalkiekin identifikatuta dago, erabilera erraztuz eta eguneroko ohitura jasangarriak bultzatuz.

Ekimen hau udalerriko ikastetxeek Agenda Eskolarra 2030 programaren bidez proposatu eta bultzatu dute, hezkuntza komunitatearen konpromiso aktiboa erakutsiz ingurumenarekiko eta etorkizun jasangarri baten alde.

Udaletik herritar guztiei dei egiten zaie eguneroko keinu txikien bidez, hondakinen kudeaketa hobetzen eta ingurunea babesten laguntzera, denon artean etorkizun garbiago eta jasangarriago baterantz egiteko.

+ Irakurri

503 gaztek hartu dute parte Amorebieta-Etxanon ospatu den I’m Bizi 2025 programan

2025/11/28

Zelaietako frontoian egin da DBH 4. mailako ikasleei zuzendutako topaketa hau, non gazteek hainbat tailer, dinamika, mahai-inguru eta jarduera praktiko

Amorebieta-Etxanok zerbitzu publikoak eta familia zornotzarren babesa indartu ditu 2026rako udal aurrekontuetan

2025/11/26

35.988.500 euroko aurrekontuarekin, Udalak inbertsioa % 6,36 handitu du aurreko urtearekin alderatuta, udalerri kohesionatuago eta etorkizunera bideratuago batekiko konpromisoa sendotuz.

Amorebieta-Etxano Euskadi Lagunkoia sarera batu da, udalerri lagunkoiago baterantz urratsa emanez

2025/11/21

Amorebieta-Etxano Lagunkoiaren helburua da udalerri inklusiboagoa, irisgarriagoa eta herritarren beharretara egokituagoa eraikitzea, pertsona guztien ongizatea ardatz hartuta. Ekimenaren berri emateko

This website uses cookies to enhance your browsing experience and ensure the site functions properly. By continuing to use this site, you acknowledge and accept our use of cookies.

Accept All Accept Required Only