Bizitza baten txatalak: Onintza Enbeitak Feli Madariagaren istorioa jaso du liburu bihurtuta

Azaroaren 16an, Besue espazioan, aurkeztuko du Onintza Enbeitak bere azken lana: Bizitza baten txatalak. Andre bat lurrari emana. (Liburuak Feli Madariagaren bizitzaren bidez gure amonen belaunaldi oso baten ahotsa ekartzen du. ). Ekitaldia Nañon elkarteak antolatu du, 12:00etan.

Hamabi gaineko eta hamabi azpiko izan ziren Feli Madariagaren arreoa. Haiek hartuta joan zen Muxikako Igertu baserrira, eta han hasi zuen bere bizitza berria Julian Gabikaetxebarria senarrarekin. Biek elkarrekin bizitza ederra eraiki zuten, eta hiru alaba izan zituzten.

Laurogeita hamar urtetik gora baditu ere, Felik oraindik ere ortura jotzen du, hezurrek uzten diotenean. Baserriko lana gogorra izan da beti, baina hark dio lurrak eman diola bizitzeko behar izan duen guztia.

“Baserriko lana gogorra izan da beti, baina lurrak bizitzeko behar izan duen guztia eman dit”.

Onintza Enbeitak haren bizitza jaso du, baserriko emakume baten ahotik kontatua: bizitza erreal bat, erromantizismorik gabe, baina maitasunez eta duintasunaz betea. Liburuak gure amonen eta birramonen bizimoduaren erretratu kolektiboa eskaintzen du, belaunaldi oso bati aitortza eginez.

Aurkezpena azaroaren 16an izango da, 12:00etan, Besue espazioan, Nañon euskara elkartearen eskutik. Bertan egongo da egilea bera, liburuaren atzean dagoen prozesua eta lekukotza partekatzeko.

+ Irakurri

La Revelia jatetxeak Michelin izarra eskuratu du Zornotzan

2025/11/28

Zornotzak izar berri bat du gastronomiaren mapan. Michelin gida ezagunak bart ospatu zuen urteroko gala, eta sarituen artean izan da

Zelaietak Mikel Etxebarria Etxeitaren “Jai demokratikoen aldeko borroka. 1975-1976ko Karmenak” erakusketa hartuko du datorren astelehenean, abenduak 1

2025/11/26

Erakusketak 1975 eta 1976ko Karmenetan Zornotzako gazteriak jai parte-hartzaileagoen alde egindako borroka jasotzen du. Abenduaren 22ra arte egongo da ikusgai

Euskrowd: Adimen Artifizialak euskara naturala ulertzeko jauzi kolektiboa

2025/11/26

Euskrowd euskararen etorkizun digitala bultzatzeko sortutako proiektu parte-hartzailea da. Aplikazio honen helburua hizkuntza-teknologiak hobetzea da, etorkizun hurbilean gailu digitalek euskara

This website uses cookies to enhance your browsing experience and ensure the site functions properly. By continuing to use this site, you acknowledge and accept our use of cookies.

Accept All Accept Required Only