Bizkaiera lantzeko ikastaroa

  •   Urriaren bigarren hamabostaldian hasiko da eta urtarrilean amaitu eta izena emateko epea datorren irailaren 1ean (ostirala) zabalduko da Euskara Zerbitzuan

Amorebieta-Etxanoko Udalak bizkaiera lantzeko ikastaroa antolatu du estreinakoz datorren ikasturterako. Euskara Zerbitzuak lehen aldiz antolatu du ekimena eta helburua euskaldun zaharrei zein euskaldun berriei bizkaiera erabiltzera animatzea eta zornotzarren artean euskarazko sareak osatzea da. Honela, euskaldun zaharrei euskara gaitasuna hobetzeko aukera eskainiko da eta euskaldun berriei, berriz, bizkaierara hurbiltzeko bidea erraztuko da. Euskara Zerbitzutik jakinarazi dutenez, euskaldun berri zein euskaldun zaharren aspaldiko eskaera da horrelako ikastaroa antolatzearena, izan ere, euskaldun berriek euskara batutik herriko hizkerara hurbiltzeko beharra dute, euskaldun zaharrekin integratzeko, eta horretarako oinarrizko azalpen batzuk behar dituzte. Euskaldun zaharrek, berriz, herriko hizkera darabilte, baina arau gramatikalen inguruan inork ez die ezer erakutsi orain arte, eta askotan ez dakite zer den zuzena eta zer ez.

Ikastaro laburra izango da, 100 ordu ingurukoa eta bertan oinarrizko nozioak ikasiko dira, herritar arruntak erakartzeko eta euren artean sarea osatzeko. Ordu eta erdiko zazpi saioz osatua egongo da. Bi astetik behin, astearteetan elkartuko da taldea.  Urriaren bigarren hamabostaldian hasiko da eta urtarrilean amaitu. Euskara Zerbitzutik azaldu dutenez, egutegian aldaketak egon daitezke, baina, aurreikusitako datak ondokoak izango dira: urriak 17 eta 31; azaroak 14 eta 28; abenduak 12 eta urtarrilak 9 eta 23.

Izen-emateko epea zabalik, irailaren 1etik aurrera

Bizkaiera lantzeko ikastaroan parte hartu nahi duenak datorren irailaren 1etik (ostirala) aurrera eta irailaren 29ra arte izango du izena emateko epea zabalik. Apuntatzeko, ondoko estekan sartu beharko da:     https://izenemateak.amorebieta-etxano.eus/eu/active/activitys . Ikastaroa doakoa da eta bestelako argibiderik behar duenak Euskara Zerbitzura deitu edo idatzi dezake:  946 300002 (120 eta 121 luzapenak), euskara@amorebieta.eus

+ Leer más

Arranca el concurso de relatos ligado al Euskaraldia

17/03/2025

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano ha puesto en marcha una nueva edición del concurso de relatos breves en euskera, enmarcado dentro

‘Ombuaren Itzala’ se proyectará en Amorebieta-Etxano el 20 de marzo

13/03/2025

El próximo jueves, 20 de marzo, a las 19:30, el Auditorio de Zelaieta acogerá la proyección de Ombuaren Itzala, un

La coral Alaiak recibe el premio Marixelarre en un emotivo acto en Amorebieta-Etxano

10/03/2025

Amorebieta-Etxano ha rendido homenaje a la coral Alaiak en la cuarta edición del premio Marixelarre, en un acto celebrado el

Este sitio web utiliza cookies para mejorar su experiencia de navegación y asegurar el correcto funcionamiento del sitio. Al continuar utilizando este sitio, reconoce y acepta el uso de cookies.

Aceptar todo Aceptar solo las requeridas