BIZKAIKO SAGARDO BERRIA 2015ko TXOTXAREN AURKEZPENA

Bizkaiak sagardo-denboraldiari hasiera eman dio Aitor Elizegi sukaldariarekin; aurtengo enbaxadorea tradiziozko zaporez hornitu du ekitaldia. Aurkezpena Zornotzako Uxarte sagardotegian egin da gaur goizean.

Ekoizpen-bolumena 150.000 litrokoa izan da. Uzta desberdina izan da, zonalde batzuetan sagar kopuru handiak eta beste batzuetan txikiagoak izan baitira. Neguko hots faltak eragin zuzena izan du bertako sagarrean, gehien bat barietate berantiarretan. Orokorrean sagarrak oso osasuntsu heldu dira gure upategietara, baina hori bai uste zena baino %30 bat gutxiago lortu dugu. Aurtengoak sagardo freskoak dira orokorrean, arinak eta edan errazak tanino edo polifenol gutxixeagokoak eta iaz baino gradu alkoholiko txikiagoarekin kasu askotan.

• “Klimak eragina izan du aurtengo be. Bizkaian aldaketak dekoguz eta horren eragin zuzena izan du aurtengo uztan, pentsatzen genuen baino %30rra gutxiago jaso dugu. Baina hori bai, nahiz eta uste genuen baino gutxiago lortu, upategietara heldu den sagarra oso osasuntsua izan da”, azaldu du Bizkaiko sagardogileen presidentea den Jose Antonio Zamalloak.

• Aurtengo sagardoa freskoak dira orokorrean, arinak eta errazak edatekoak. Irakinaldiei dagokienean, urriko tenperatura altuak eraginda, azkar irakin dute sagardoak eta usain ederra dute kasurik gehienetan.

• Bizkaian sei sagardotegik egiten dute Eusko label sagardoa. Baina kontutan izan beharreko da, Bizkaian, produktore guztiak bertako sagarrarekin egiten dutela sagardoa. “Bizkaian label produktua daukagu, ez dugu kanpoko sagarrarekin sagardorik egiten”, zehazten dute Bizkaiko Sagardo elkartetik. Sagardotegi bakoitzak aukeratzen du gustuko nahasketa; izan ere ez da sagardo homogeneo edo berdin bat lortu nahi Eusko Labelean, sagardotegi bakoitzak bere ukitua emateko aukera izatea nahi da, analitikoki nahiz organoleptikoki kalitatezko sagardoa dela ziurtatu. Bizkaian 150.000 litro egin dira 2014 uztan, %100 Bizkaiko sagarrarekin. Durangaldea, Busturialdea, Uribe Kosta, Txorierri eta Lea Artibai dira sagarra egiten den eskualdeak eta hemen ere uzta desberdina izan da Bizkaian. Sagarraren kalitateari dagozkionez, sanoa eta tamainaz handia izan da orokorrean, ur falta izan den lekuetan salbu.

+ Leer más

Cierre de la calle San Miguel a la altura de Jauregizahar para garantizar la seguridad vial

14/03/2025

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano informa que, debido al riesgo de hundimiento de la calzada por un problema en la bóveda

Llega la competición de vehículos eléctricos ‘Circuito Urbano Greenpower Bridgestone’ el 23 de marzo

12/03/2025

Un año más, Amorebieta-Etxano se suma a la lista de localidades vizcaínas participantes en la quinta edición consecutiva del «Circuito

Zelaieta acoge una exposición de modelismo naval radiocontrolado hasta el 28 de marzo

12/03/2025

El modelismo naval llega a Amorebieta-Etxano con la exposición «Irrati Kontroleko Ontzigintzako Modelismoa / Modelismo Naval Radiocontrol», organizada por la

Este sitio web utiliza cookies para mejorar su experiencia de navegación y asegurar el correcto funcionamiento del sitio. Al continuar utilizando este sitio, reconoce y acepta el uso de cookies.

Aceptar todo Aceptar solo las requeridas